Niza Hotelaren beheko solairuan Narru jatetxearen kutixiekin gozatzeko aukera izango dugu, bien bitartean kalean bertan, Kontxa Pasealekuan, mokadutxo eder bat hartzeko aukera izango dugu tabernan. Narruk bere kokapen berri honetan 2011ko apirilean zabaltzen zituen bere ateak, hiru urtean zehar, 2007tik 2010ra, bertakoak eta bisitariak gozarazten ibili ostean Groseko Usandizaga kalean.

Sukaldearen buru sukaldari gazte baina soberan prestaturikoa: Iñigo Peña. Gaztea izan arren urte asko daramatza sukaldean sartuta. Luis Irizar maisu handiaren alboan ikasi zuen, jarraian gure lurreko sukaldari handienetariko batzuekin lan egin (Juan Mari Arzak, Martin Berasategui, Andoni Luis Aduriz eta Miramonen Jose Mari Arbelaitzekin) eta euren lana ikusiz, euren sukaldaritza sekretuak ezagutu eta ikasteko.

Ezagutza eta sekretu horiek guztiak bere sukaldetik ateratzen diren platerretan jartzen ditu, merkatuko sukaldaritza bat ordezkatzen duten platerrak, berak dioen bezela etxean ibiltzekoa, baina gure sukaldaritzaren maisu handien mailara iristen dena. Bere jakinduria guztia produktuen eskuetan jartzen du, horien momentua errespetatuz, zaindu eta bere espresio gorenera eramatea lortzen du, bere zaporea indartzeko nahasketa eta guarniziorik egokienekin lagunduz.

“Etxetik ibiltzeko” bere sukaldaritzan argi islatzen du egungo sukaldaritza tekniken gainean duen domeinua, gastronomia ikuskizun bat bihurtzen da Narruko jantokian eseri eta Iñigo Peñaren sorkuntzak dastatzea.

Tabernan pintxo eta ano sorta ederra dastatzeko aukera izango du, bai barrenean, nola udaran Kontxa Pasealekuan kokatzen duten terrazan, baina hemengo eskaintza murritzagoa da. Karta tradiziotik hasita, gauza modernoagoetara aurkituko ditugu; kroketa, entsaladila edo kalamarretatik hasi; Lumagorri hegaltxoak patata, arrautza apurtua eta alioliarekin, konfitaturiko bakailaoa piperrada fin eta bere pil pilarekin, eta otarrainxka plantxan tomate concasse, pinazi eta romescu saltsa pintxoetaraino. Beti geratuko zaigu kartan beheko jantokian eskaintzen dituzte platerrak taberna jateko aukera.

Asteartetik ostegunera maila goreneko eguneko menu bat eskaintzen dute, Kontxaraino jende asko erakartzen duena. Astero egiten dituzte aldaketak menuan, nahiz eta badiren platerrak bertatik kendu ezin daitezkeenak, egunetik egunera erreferentzia bilakatu direnak, besteak beste, tenperatura baxuan kozinatutako sekretu iberikoa Dijongo mojo eta salteaturiko sagarrarekin; eguneko arraina salteaturiko barazkitxoekin; itsas arroza txipiroiak tintan ondo baten gainean eta txirla, kokotxa eta arrokako muskuiluarekin; edo yogur krema apartsua sesamo eta marrubiekin.

Narruko kartan murgilduz gero Iñigo Peñak sarrerakoetan zuritutako haba eta zainzuri freskoak tenperatura baxuan ureztatutako arrautzarekin; denboraldiko ilarrak; salteaturiko xixak tenperatura baxuan egindako arrautzarekin; denboraldiko perretxiko raviolia ontto oinarri baten gainean; eta krustazeo eta txipiroi arroz melatsua kostra, Palamoseko ganba eta arbequina olibaren laguntzarekin.

Arrainei dagokionean azpimarratzekoak dira barbarin xerra erreak itsas arroz eta bere hezur eta buruen pil pilaren gainean; eguneko arraina, meroa edo erreboila, errea patata eta olibarekin edo barazkitxoekin; eta konfitaturiko bakailaoa bere pil pil eta patata kremarekin saltsa berdean.

Aurrera jarraitzen dugu haragien eskaintzarekin, bertan topatuko ditugu: tenperatura baxuan kozinatutako Valladolideko arkume saiheskia, betiko era prestaturiko tripaki eta muturrak, eta bere zukuan erretako azpizuna patata eta hirugihar iberiko terrinarekin.

Gastronomia omenaldi zoragarri hori bukatzeko zer hobe gazta dastatze bat (ahuntz-gazta, Urbasa eta Gorgonzola), txokolatezko pastel krematsua bere izozkiarekin edo gurinezko brioghe torrada, krema eta kafe izozkiarekin baino.

Sukaldeko izar gazte berri baten agerpena bizitzen ari gara, Iñigo Peñarena, gaztea izan arren argi utzi gure herriko sukaldari onenen pare dagoela. Gerturatu Narrura eta gozatu, merezi du eta! On egin!

Izena: Narru

Helbidea: Zubieta 56 (Donostia)

Telefonoa: 943423349

Jantokia: Bat 50 pertsonentzat / Bat tabernan 40 pertsonentzat

Itxi: Jatextea: igande gaua eta astelehena / Taberna: inoiz

Salneurria: Astegunetako menua 30€ / Karta 45€