Odolki krepea eta kutixi pizza txikia

Gaurkoan errezeta bikoitz bat ekartzen dizuegu, Donosti Eguneko bezperako Artzak Ortzeokeko afarian arrakasta handia izan zutena.

Odolki krepea

Osagaiak:

- Brick pasta

- Barazki odolkia

- Babarrunak

- Ibarrako piparrak

Prestaketa:

Lehenik eta behin, odolkiak egosten jartzen ditugu, ordu eta erdiz izaten ditugularik bertan. Behin egosiak ditugula, odolkiari haragia kendu eta krepeak prestatzen ditugu, odolki-haragia brick pastaren erdian jarri eta bilduz. Behin krepeak prest ditugula, frijitu egiten ditugu, kurruskari geratu daitezen.

Beste alde batetik, babarrunak egosten ditugu, behin prest daudenean thurmixetik pasa eta urarekin leuntzeko, babarrun krema lortu arte.

Azkeneik, Ibarrako piparrak zatitzen ditugu zati txikitan.

Aurkezpena:

Babarrun krema goilarakada bat jartzen dugu plater azpian, gainean odolki krepea eta gainetik botatzen ditugu Ibarrako pipar zatiak.

Kutixi pizza txikia

Osagaiak:

- Pizza ohorea

- Tipula

- Granny Smith sagarra

- Ahuntz gazta

- Piper mermelada

Prestaketa:

Lehenik eta behin, pizza ohorea hartu eta molde baten laguntzaz zati txikitan mozten dugu, pizza txiki ohorea lortuaz. Behin prest dugula, sarde baten laguntzaz zulotxoak egin eta labean sartzen ditugu. Behin prest ditugula ikusten dugunean, atera eta gordetzen ditugu.

Beste alde batetik, tipula su eztian egiten dugu, olio tanta batekin, prest dagoenean gordetzeko.

Sagarrak, xerra txikitan moztu eta zartagin batean frijitzen ditugu gurin eta olio tanta batekin. Prest ditugunean gordetzen ditugu.

Ahuntz-gazta xerra finetan mozten dugu.

Aurkezpena:

Pizza ohorea kokatzen dugu, gainean tipula, honen jarraian sagarra xerrak, hauen gainean ahuntz-gazta, labean sartu, ahuntz-gazta berotu eta pixkat urtu dadin eta pizza txiki piper mermelada goilarakadatxo batekin amaitzen dugu.