Sagarrak zuritu eta erdiko zatia kendu. Mermelada bat egingo dugu horiekin, horretarako gurinetan egingo ditugu azukrea gehituz. Sutan uzten ditugu purea lortu arte.

Bularkia zabaldu eta aurrez prestaturiko sagar purearekin betetzen ditugu. Aluminiozko paperean bildu eta abean egiten ditugu 180ºCtara 15 minututan zehar.

Aurretik egositako spaghettiak frijitzen ditugu.

Muntairako oilaskoa lau xerratan mozten dugu, gatzarekin ondu eta azukretik pasa. Zartagin bero batean koloreztatzen ditugu.

Plater batean kokatzen ditugu eta apaintzeko erabiltzen ditugu letxuga nahasketa, frijitutako pasta eta oliozpina.

Osagaiak:

- Oilasko bularki garbi bat
- Bi reineta sagar
- Granny Smith sagar bat
- 50 gr gurin
- 100 gr azukre
- Letxuga nahasketa eskukada bat
- 50 gr spaghetti egosi
- Modena oliozpina

Patio de Ramuntxoren errezeta