Olagarroa:

Olagarro hankak zatirik lodienetik mozten ditugu, olagarro tako on batzuk eskuratuz. Zati hauek gero erditik mozten ditugu, eta platerean jarri aurretik plantxan egin.

Patata-purea:

Patatak egosi, eta prest daudela ikusten dugunean, txikitu eta gatza eta pipermina bota. Behin prest ditugula, gurin zatia gehitu (edo olioa gustuaren arabera) eta dastatzeko prest dugu patata-pure bikain bat.

Ali-olia:

Esnea eta 3 baratxuri aleak nahasten ditugu irabiagailuaren laguntzarekin, eta olioa gehitzen goaz pixkanaka-pixkanaka ali-oli on bat eskuratu arte.

Aurkezpena:

Plateraren erdian patata-purea kokatzen dugu, inguruan ali-olia, purearen gainean pulpo zatiak eta amaitzeko piperrauts apur bat botatzen dugu inguruan.

Osagaiak (4 pertsonentzat):

- 2-3 egositako olagarro hankak

- 2 patata

- Gurin zati bat

- Esnea

- Olioa

- 3 baratxuri

- Gatza

- Piperrautsa