Olagarroaren salda lehorra olagarro guarnizioarekin

Olagarroaren salda lehorra:

Salda egiteko lehenik eta behin  barazkiekin oinarri bat prestatzen dugu. Olagarroa eta ardo txuria gehitzen dizkiogu. Ardo gutxitu, eta oilo salda gehitzen diogu. Lau orduz egosten dugu eta 12 urtez egonean uzten dugu. Gatzarekin ondu eta kolatu.

Olagarro egosia salteatu eta salda gehitu, oliba olio tanta batzuekin batera.

Osagaiak:

Olagarroaren salda lehorrerako:

- 500 gr olagarro

- Tipula bat

- Azenario bat

- Baratxuri ale bat

- Ardo txuria nahi den neurrira

- Oilo salda litro bat

Gainera:

- Olagarro egosia

- Oliba olioa

Isaac Salaberriaren (Fagollaga/Hernani) errezeta