Oliba-olio Birjinaren Nazioarteko XI Sukaldaritza Lehiaketa

Moritz Saladin Ruiz –Restaurante La Bicicleta. Hoznayo (Cantabria); Juan Carlos Trujillo – Restaurante Canela en Rama. Linares (Jaén) eta Juan Antonio Nieto Palomares – Restaurante Arrozeria Dorado. Vila-Seca (Tarragona) izango dira Jaengo Diputazioak babesten duen “Jaén, paraíso interior” Oliba-olio Birjinaren Nazioarteko XI. Sukaldaritza Lehiaketako finalean arituko diren hiru sukaldariak.

Madrid Fusión XII Nazioarteko Gastronomia Kongresuak, mundu-mailan dagoen gastronomia ekitaldirik garrantzitsuenetako batek, biziko du lehiaketa honen finala datorren urtarrilak 29an. Angeles Ferrizek, Jaengo Enplegu, Garapen eta Turismo diputatuak, adierazi bezala: “Lehenengo aldia izango da lehiaketa Madrilen ospatuko dela, Alicante, Donostia eta Bilbon izan ondoren”.

Hiru sukaldari hauek, aurtengo edizioan zehaztutako fase desberdinak igaro dituzte, zeintzuetan guztira, batez ere, Espainia, Suitza eta Poloniatik iritsitako sukaldariek parte hartu duten.

Paco Roncero (restaurante “El Casino), Mario Sandoval (“Coque”) eta Pedro Salcedo (restaurante “Juanito”) sukaldariek; Alberto Luchini, kazetariak, Lourdes Plana, Madrid Fusión kongresuko zuzendariak, José Carlos Capel, El Pais egunkariko kritikari gastronomikoak eta Jaengo Diputazioko ordezkari batek osatu dute epaimahaia.  Lehenengo fase batean hamar errezeta aukera dituzte: orijinaltasuna, ideia eta prestatze prozesuaren arabera; oliba-olio birjinaren erabilerarekin batera.

Finalista izan diren hamar errezetatik honakoak hauek lehiatuko dira Madrid Fusioneko, urtarrilako 29ko finalean: usakumea, oliba-olio kotoi eta bizkotxoa, trufa gaztaina eta algarrobo-lekarekin (Moritz Saladin Ruiz); bakailao tripakiak olio pil-pilarekin (Juan Carlos Trujillo Teruel); eta laranja eta olio konpaktua (Juan Antonio Nieto Palomares). Azken saio honetako epaimahaia izango da: Paco Roncero, Mario Sandoval eta Pedro Salcedo sukaldariak; Alberto Luchini kazetaria; eta Rafael García Santos aditu gastronomikoa, ohorezko lehendakaria izango dena.

Berritasunak ere izango dira sarien banaketan, hirurek izango baitute sari-ekonomikoa, Ferriz andereak adierazi bezala. Sari nagusiarekin batera (8000€ eta Antonio Blanca eskultoreak diseinaturiko “Jaén, Paraíso Interior” garaikurra) 3000 eta 1000 euro emango zaizkie bigarren eta hirugarren sailkatuari, hurrenez hurren. Gainera, banatuko diren 12000€taz gain, Jaengo Diputazioak, bidai bat antolatuko du, hiru finalistek, oliba-olioa egiteko prozesua bertatik-bertara ezagutu dezaten.

Irudia: Moritz Saladinen errezeta