Ontto, foie eta trufa raviolia

Tipula prestatzen dugu ahate gibel gantzeaan eta onttoak, aparteko olioan konfitatzen ditugu.

Tipula, onttoak eta foie-micuita, haragi xehetzailetik pasatzen dugu (edo osagai bakoitza bere kabuz txiki-txiki egin eta behin prest, batu egiten ditugu).

Ravioliak prestatzen ditugu nahaski honekin eta trufa gordin lamina batekin. Izoztu egiten ditugu. Lurrun labean egosi eta nahi dugun saltsarekin laguntzen ditugu.

Osagaiak:

- Raviolia prestatzeko pasta

- Tipula

- Foie-micuit

- Ontto konfitatuak

- Trufa lamina

- Olioa