Ontto krema sifoi batean kokatu 65ºC-tara.

Cava edateko erabiltzen diren flauta itxurako lau kopa hartu, baratxuri krema bero apur bat jarri, konfitaturiko tipulin pixka bat, ontto zatiak eta pikatosteak. Jarraian, irabiatutako arraut gorringoa eta gainean ontto krema beroa. Perrexil xehatu apur bat botatzen diogu zerbitzatzerako orduan.

Behetik gora jatea gomendatzen da, saltsa bakoitzeko apur bat hartuz, ontto nahaskiaren oroitzapena etor dagigun.

Osagaiak (lau pertsonentzat):

- Luzez su eztian egindako tipula bat

- Konfitaturiko baratxuri krema

- Salteaturiko ontto zatiak

- 8 pikatoste txiki

- Lau arrautz gorringo irabiatu eta gatzatuak

- Perrexil xehatua

- 1/4 litro ontto krema  1/2 goilaradatxo agar-agarrekin