Otarrainxka eta ilar krema

Ilar infusioa:

Ilarren lekak haragi salda batean infusionatzen ditugu gatza eta azukrearekin. Patata fekula gehitzen dugu salda loditzeko eta baita ilar txikiak ere. Hiru minutuz infusionatzen uzten dugu (ilarrak gogorxeak geratu behar dira).

Tenpura orea:

Irina, legamia, gatza eta ura nahastu eta leku epel batean uzten dugu hartzitu arte.

Suflaturiko artoa:

Artoa egosi, lehortu eta ekilore oliotan frijitzen dugu suflatu arte.

Otarrainxkakt:

Otarrainxkak zuritzen ditugu isatsaren aldea azalarekin utziz. Erdialdean ebaki bat egin eta hestea kentzen diogu. Otarrainxkak tenpura oretik pasa eta suflaturiko zerealekin aldarbatzen ditugu.

Bakailao brandada:

Patatak egosi eta oliba olioa eta bakailao dado batzuk gehitzen dizkiogu. Nahasketa xehatzen dugu.

Aurkezpena:

Plater sakon baten oinarrian kokatzen bakailao brandadaren goilarakada bat, gainean otarrainxka tenpuran eta inguruan ilar infusioa. Platera belar aromatikoekin apaintzen dugu.

Osagaiak:

- 150g ilar txiki

- Ilarren azalak (lekak) infusiorako

- 4 otarrainxka handi

- Deshidratatu eta suflaturiko artoa

- Tenpura orea

- Patata

- Bakailao brandada

Alameda Jatetxeko errezeta