Otarrainxkak parmesanoarekin

Kazo batean, ur pixka bat eta gatza dituena, bi minutuz egosten ditugu ziazerbak. Behin denbora hori pasata, ur guztia ondo-ondo kendu.

Zartagin batean olio pixka bat jarri eta baratxuri xehatua ipini bertan. Kolorea eman eta ziazerbak gehituko ditugu salteatzeko.

Kazo bat hartu eta bertan sartu esnegaina eta parmesano gazta. Sutan jarri eta etenik gabe mugitzen du, sendotasun pixka bat hartu bitartean saltsak.

Otarrainxkak olio pixka batekin frijituko ditugu zartagin batean.

Aurkezteko orduan, platertxo batean otarrainxkak kokatu eta esnegain eta ziazerba saltsa bota gainetik. Amaitzeko, kokatu arroz egosia.

Osagaiak:

- Baratxuri xehatua
- Otarrainxkak azalik gabe
- Kozinatzeko esnegaina
- Xehatutako parmesano gazta
- Egositako arroz txuria
- Olioa
- Gatza
- Perrexil xehatua
- Ziazerbak

Marta Celayaren errezeta