Otarrainxkak, yogur eta boilurra

Otarrainxkak zuritu eta tripak kendu. Soja eta baratxuri olioarekin ondu. Maizena eta garagardoa nahastu eta otarrainxkei gehitzen dizkiogu.

Kontu handiz atera eta koko xehatuaren gainean kokatzen ditugu. Gainontzeko fruitu lehorrekin nahi dugun bezala apaintzen dugu otarrainxka.

Yogurra esnegainarekin nahastu eta montatu egiten dugu, bi kargadun sifoi batean sartzen dugu.

Patata krema gehitzen diogu boilur olioari.

Amaitzeko, otarrainxkak frijitu eta plater batean jarri boilur kremaren gainean, yogur aparrarekin eta Jerez oliozpinarekin apaindu.

Osagaiak:

- Lau otarrainxka handi
- Zortzi platano xerratu
- Zortzi pinazi
- 20 gr almendra hauts
- 80 gr koko xehatu
- 10 cl soja
- 10 cl baratxuri olio
- 30 gr maizena
- 20 cl garagardo
- Yogur bat
- ½ l esnegain
- 40 gr patata krema
- 20 tanta boilur txuri olio
- Jerez oliozpina

Patio de Ramuntxoren errezeta