Otsailak 6: Ja(ki)tearen II. Festa

Bihar, otsailak 6, Ja(ki)teak (Euskal Sukaldaritzaren aldeko elkartea) bere urteroko festa ospatuko du. Bertan, euskal sukaldaritza tradizionalaren markoan lan egin duten hainbat sukaldari sarituko dira, Kaiku sariak. Festa, Debako Agirre Jauregian, arratsaldeko 17tatik aurrera.

Sari hauek kategoría ezberdinetan banatzen ditugu Oraitz Garcia, Josema Azpeitia, Xabier Zabaleta eta Mikel Corcuera kritiko gastronomikoen iritziak kontutan harturik. Aurtengo sarituak ondorengoak dira:

Ibilbide profesionalaren errekonozimendua: Maria Zabala (Legazpiko gizarte etxea)
Ibilbide profesionalaren errekonozimendua: Iñigo Yague (Donostiako onkologikoa)
Euskeraren erabilera hostalaritzan: Irubide Jatetxea (Hernani)
Kalitateari saria: Ganbara (Donostia)
Euskal sukaldaritza tradizionaleko pintxo onena: Gamba gabardina (Paco Bueno)
Euskal sukaldaritza tradizionaleko plater onena: Katu arraia saltsan (Kako)
Euskal sukaldaritza tradizionaleko enbaxadorea: Casa Julian (Madrid)

Gonbidatuen artean Eusko jaurlaritzako Mari Carmen Garmendia anderea, Gipuzkoako Foru aldundiko Roke Akizu jauna, Gipuzkoako Hosteleritza elkarteko zuzendaria Mikel Ubarretxena eta Basque Culinary Center-eko zuzendaria izango ditugu besteak beste.

Era berean Gipuzkoako Foru aldundiak babestuta egin berri ditugun JA(KI)TEA sukaldari txaketilen aurkezpena egingo dugu, eta horretarako elkarteko sukaldariak hurbilduko dira, besteak beste, Aratz erretegiko Zabaleta anaiak, Casa Vergarako Alvaro eta Vera, Kostalde Jatetxeko Elena Navarro, Txuletako Ander Gonzalez, Meson Martineko Martin anaiak, Erriberako Jose Mari Roldan, Ilarrako Joxean Eizmendi, La Brasserieko Jon Mikel Ibero, Txolako Aritz Jauregi, Orioko Joxemariko Andoni eta Mikel, Katxinako Joxe Miguel Zendoia, Xixarioko Luis Mari Uranga, Debako Urgaineko Xabier Osa, Beasaingo Kattalineko Juan Manuel Garmendia, Iretzako Juan Mari Peña, Hondarribiko Laiako Jon Aiala, Beko errotako Fermin Segura, Landako Asier Landa, Ziabogako Alex Barcenilla, Tripontziko Igor Muñoa, Ezkiotarrakeko Juan Pablo Redolfo, Pottokako Aitor Urreta, Olazaleko Maider eta Tolosako Casa Julianeko Xabi Gorrotxategi.