Paco Bueno: sekretua ohorean dago

Sukaldeko familia ohituraren erakuslehio bat Paco Bueno taberna dugu. Donostiako Kale Nagusian kokatuta, 1950. urtean zabaldu zituen ateak, eta hor darrai, bere bizi osoko sukaldaritzarekin barrara gerturatzen den oro gozarazten. Familia negozio baten aurrean gaude, generazioz generazio igortzen joan dena.

Paco Bueno, aita, izan zen martxn jarri zuena taberna historiko hau. Jarraian, lekukoa hartu zuten, Paco Bueno semeak, txikitatik familiaren negozioa ezagututakoa eta bere emazte Maris Jesus Aranburuk, Hernaniko Frontoiean lan egin ostean ostalaritzaren mundua bikain ezagutzen zuena. Bizitzaren ordulariak aurrera darrai eta gaur egun Gorka Bueno, Paco eta Maria Jesusen semea da Paco Buenoko ardura daramana. Bere arreba Lorenaren laguntza sukaldean eta bere lehengusu Asier eta Santiren laguntza du barran. Dena familiartean geratzen da.

Donostiako Alde Zaharreko taberna historiko honek bere ibilbidea saritua ikusi du. JA(KI)TEA Elkarteak, “Pintxo Tradizional Onenari Kaiku Saria” eman dio, bere “gabardinadun ganbari” esker. Duda izpirik gabe, hau dugu taberna ikurra, pintxo bikain bat, guztion gozamena eragiten duena. Sekretua ohorean dago, eta hor mantenduko da, generazioz-generazio igortzen. Esan diguten sekretu bakarra, ohorea, goizean-goiz prestatzen dutela, egunean zehar bere puntu egokia har dezan. Asko dira Paco Buenora gerturatzn direnak “Gabardinadun ganba” pintxoaz gozatzeko.

Baina sukaldeko eskaintza guztia ez da “gabardinadun ganban” soilik oinarritzen, eskaintzen diguten pintxo eta otarteko sorta bikaina da. Guzti hori euskal sukaldaritza tradizional batean oinarrituta, familiaren ohiturak jarraituz eta Donostiako pintxo ohitura jarraituz. Ahora eramaten dugun guzztia etxean egina dago eta pintxo beroak momentuan egiten dituzte, eskertzeko da hori. Sukaldea etengabe ari da lanean, eskari guztiari aurre egiteko.

Ganbak ezarritako bideari jarraiki, frijituak ditugu etxe honetako alderdirik garrantzitsuenetako bat. “Gabardinadun ganbaz” gain, honako frijituekin gozatu dezakegu: kalamarrak, haragiz edo txangurruz beteriko piperrak, urdaiazpiko-kroketak (nahiz eta batzuetan bakailao-kroketak ere egiten dituzten), eta hegaluzea, tomate eta ararutzarekin beteriko enpanadilak.

Paco Buenoren beste alderdi indartsu bat arrautzopilena dugu. Aukeren artean ditugu: patata, bakailao, antxoa, ganba edo txorizo arrautzopilak. Arrautzopilak otartekoan dastatzeko aukera izango dugu, ondoan dute Galparsoro okindegitik labealdi bakoitzero ekartzen dieten ogi egin berriarekin. Bina otartekoetan izarra, legatza fijituaren otartekoa dugu, zer kutixi, zer gozamen, zer luxu.

Eta zer esan txapata berezi batekin prestatzen dituzten otarteko hotzak: hegaluzea, antxoa eta Gilda; hegaluzea, tipula eta mahonesa; uradaiazpikoa; urdaiazpikoa, piper berdea eta antxoa; urdaiazpikoa, tomatea eta tipula potxatua; york urdaiazpikoa, tamoatea, gazta eta antxoa.

Baina zer gozamena ematen duen Paco Buenoko atea zeharkatu eta barran aurkitzen ditugun pintxo hotz eta bikainez gozatzea, hala nola, tomate, patata, hegaluze, zainzuri, otarrainxka eta azeituna entsalada; hegaluze mahonesa eta arrautzez beteriko “arrautz betea” pintxo tradizionala; hegaluze, mahonesa eta arrautza nahaskia ganbarekin; txangurrua etxeko satsa berezi bateki; olagarro entsalada; ahuakate, izokin, zainzuri eta otarrainxka entsalada; eta etxeko entsaladila bikaina.

Paco Buenora gerturatzen diren bezeroen %90 Donostiako eta Gipuzkoakoak dira, zabalik daramazkiten 64 urte hauetan euskal sukaldaritzarengatik erakutsi duten maitasun eta errespetuarengatik, nahiz eta, txinatar eta japoniarrak ere iristen hasiak diren bertara.

Gora Paco Buenoko “gabardinadun ganba”! Gra euskal sukaldaritza tradizionala! Gora familiarteko sukaldeko ohiturak! Gora Paco Bueno! On egin!

Izena: Paco Bueno

Helbidea: Calle Mayor 6 (Donostia)

Telefonoa: 943424959

Itxi: Ostegun arratsaldea eta ostirala