Patata tortila hostopila

Lehenik eta behin bi patata eta tipula erdia ondo txikitzen ditugu, patata tortila bat prestatzera joango bagina bezala. Behin moztuak, oliba oliotan frijitzen ditugu, euren puntua hartu arte, orduan, oliotatik atera. Aldi berean, lau arrautza irabiatzen ditugu, behin irabiatuak patata eta tipula gehituz, gatzarekin onduz. Behin horea prest dugula irabiagailuarekin irabiatzen dugu patata tortila krema bat eskuratu arte. Behin krema prest dugula, patata tortila tortatxoak egiten itugu zartagin edo plantxan olio tanta batekin, horretarako, tortatxo bakoitzeko krema goilarakada bat botatzen dugu. Bi aldetatik kolorea hartu duela ikustean atera, kontuz ibili ez lehortzeko.

Beste alde batetik, gainontzeko bi patatak tira finetan moztu oliotan frijitzeko. Behin patatak frijituak ditugula, plantxara botako dugu patata eskukada bat, elkartuz eta torta itxura emanez, patata frijitu oinarri bat lortuz.

Azkenik tipula julianan moztu eta irinetik pasa, gero oliotan frijitu kolore hartu eta kurruskari geratu arte.

Aurkezpena:

Azpian patata frijituen kurruskari bat jartzen dugu, gainean patata tortila tortatxoa, jarraian beste kurruskari bat, tortatxoa ondoren eta pintxoa amaitzeko frijituriko tipula goikaldean.

Osagaiak (lau pertsonentzat):

Lau patata

Tipula bat

Lau arrautza

Olioa

Gatza

Irina