Peio Garcia Amiano, gastronomiaren historia

Hau izango da Peio Garcia Amianoren tartea eta bertan bilduko dira bere gastronomia ibilbidearen abentura eta desbenturak.

Baina nor da Peio Garcia Amiano?

1953. urtean jaio zen Donostiako Alto de Vinagresen.

Gastronomiaren munduan, Intxaurrondoko Artzak Ortzeok elkarte gastronomikoan hasi zen, hainbat urtetan Euskadi Elkarte Gastronomikoen lehiaketako txapeldun eta txapeldunorde geratu zelarik. Horrek irratiko ateak zabaldu zizkion, “Los secretos de la cocina vasca” saioa aurkeztu zuelarik. Beranduago El Mundo egunkarian hasi zen, gastronomia orrialdearen ardura izan zuelarik urtebetez. Jarraian, Diario Vasco-re iritsi eta han daramatza 25 urte inguru, larunbatero idatziz gastronomiari buruz. Gainera, hainbat ekitaldi gastronomiko, aldizkari eta antolakuntzetan parte hartzen du.

Euskal Herriko Gastronomia Etxearen, egungo Basque C,linary Center-en egoitza den Villa Yeyette, asmatzaile eta bultzatzailea eta Intxaurrondoko Gastronomi Astearen eta Intxaurrondoko Garagardo Azokaren antolatzailea.

Miniaturazko Sukaldaritzaren Munduko Kongresuaren, Pintxoen Munduko Txapelketako eta Pintxo-Tunelaren antolatzaile eta zuzendaria.

“Sagardoa” eta “Txakolina” bezalako gastronomia giden egilea, horretaz gain pintxoen inguruko lau lburu eta AECC-ren aldeko “‘¡A tu salud!” liburuaren egilea.

EtiopiaUtopia Fundazioaren zuzendaritzako kidea. Erakunde honek, Wukron, Etiopian hainbat proiektu desberdin aurrera ateratzen ditu, horien artean Peiok zuzendutako “Zaporeak Proiektua”. Horretaz gain, Wukroko haurrentzat dirua biltze aldera, “De Donostia a Etiopia” liburua argitaratu zuen.

Hainbat gastronomia Kofradien ohorezko kofrade, besteak beste: Idiazabalgo Gazta, Cava (Cataluña), Tursan-go ardoak (Frantzia), Caballeros de las Viñas (Cataluña), Beasaingo Odolkia, Txistorra, Tolosako Babarruna, Donostiako Pintxoa, Getariako Txakolina eta Euskal Gastronomia Anaiartearena. Horretaz gain Getariako Txakolinaren Jaun ere bada eta Idiazabalgo Gaztaren Jatorriko Izendapenak eta Ordiziako Udalak omendua izan da. 2011. urtean Mas Gastronomia saria jaso zuen bere lanarengatik eta ekitaldi hartan bildutakoek emanda jaso zuen Gran Premio Mas Gastronomia.

Euskal sukaldaritzaren eta Euskal Herriko produktuen babesle eta jarraitzaile sutsua da, ez soilik Euskal Herrian, baina mundu mailan ere, Japonian, Alemanian, Mexikon, Frantzian…