Pina ontzeko nahasketa:

Osagai guztiak nahastu eta gorde.

Pina errea:

Pina zuritu eta erdigunea kendu. Behin zurituta eta erdigunean kenduta, hiru zatitan zatitu.

Bainilak erditik moztu. Pina zatia bainila erdiarekin zeharkatu, pina bildu behar du. Iltzeak iltzatu eta ontzeko prestaturiko nahasketan busti.

Pina parrilan erre sugar leunetan. Behin errea iltzeak eta bainilak kendu. Pina zati bat gorde eta labean beste hamar minutuz 190ºCtan. Xehatu eta iragazi. Zukua gorde.

Gainontzeko pina zatitu eta gorde.

Pina kolada:

Osagaiak nahastu, nahasketa homegeneo bat eskuratu arte. Hotzean mantendu bere erabilera arte.

 

Amaiera eta aurkezpena:

Plater sakon bat hartu eta bertan kokatu dugu pina bere zukuarekin. Bere alboan tubo edalontziak izotz lehorra barruan duela. Zerbitzariak bertara botako du pina kolada ponpatxo batzuk sortuz. 45 segundu pasatzean zerbitzariak edalontzia jaso eta pina, pina kolada ponpatxoekin inguratuta geratuko da.

Osagaiak (lau pertsonentzat):

Pina ontzeko:

60 gr azukre
1 gr ezkai lehorra
1 gr mendaro lehorra
1 gr erregaliza hautsetan
1 gr jengibrea hautsetan
1 gr pipermin beltza hautsetan
1 gr perrexil lehorra hautsetan

Pina errerako:

½ pina
2 bainila
9 iltze
40 gr azukre moreno

Pina koladarako:

½ coco López (210 gr) lata bat
½ litro pina zuku
45 gr esne
140 gr esnegain
60 gr ron zaharra

Gainera:

6 cm-k altuera duen tubo edalontzi bat
25 gr xehaturiko izotz lehor