Pulpo errea, patata eta gurin krema

-Olagarroaren prestaketarako:

Berotu eltzean ur asko gatz apur batekin. Irakiten hastean, sartu olagarroa eta egosi 15-20 minutuz (pisuaren arabera).

Olagarroa puntuan egosita dagoela, atera eta jarri katilu zabal batean, buruz behera, ura ondo xukatzeko.

Ebaki olagarroaren garroak (besoak) banan-bana, berauek osorik mantenduz.

Parrila bero bat izango bagenu edota zartagin-plantxa bero batean bestela, olagarro garroak (besoak) oliotan igurtzi eta su beroan gorrituko ditugu arin-arin.

-Patata eta gurin kremaren prestaketarako:

Zuritu patatak eta zatitu. Egosi uretan gatz apur batekin.

Egosiak ditugunean atera uretatik ontzi batera. Gehitu gurina lau bost bat zatitan ebakia eta zanpatu osagaiak sardexka baten laguntzaz. Eman gatza eta piper hautsa.

- Bukaera eta aurkezpena:

Antolatu platerean olagarro pusketa erre pare bat eta hauen ondoan patata eta gurin krema. Olagarroaren gainean bota maldon gatz apur bat. Plater osoaren inguruan zabaldu oliba olio goilarakada bat eta piperrautsa min apur bat.