Rocado Tekila eskuragarria dago jada Espainian. Balore eta tradizio berdinak dituzten bi familien arteko elkarlanaren fruitu da: Mexikoko Rodolfo Gonzalez jaunaren familia, duela 125 urtetik tekila destilatzen aditua den familia, eta Torres familia, 1870az geroztik ardo eta brandiak egiten dituena. Bi familiek euren ezagutzak batu egin dituzte produkzio mugatuko tekila bikain hau egiteko. 10.000 botila bakarrik egiten dituzte urtean, egurrezko kutxa elegante batean aurkeztua eta forma borobilak dituen botila esanguratsu batean.

Rocado Jaliskon egiten da, Mexikon, bereziki aukeratua izaten den agabe urdin onenarekin, eta Torres familiak eskainitako haritz europear fineko kupeletan zahartze dute bederatzi hilabetez. Agabea hazi egiten da eguzkiaren argiaren bila, duela 200.000 urte baino gehiago Tequila sumendiak suz eta labaz estalitako harrien artean. Lur horiek emankor bihurtu ziren ondoren etorritako euriari esker. Agabekin elkarbizitzan dauden arroka horiei zor die bere izena eta forma Rocadok.

Rocado Tekila bikain egituratua eta orekatua dago, soilik edo nahastua edateko bikaina. Bere urre ikutuak dituen lasto-kolorea du ezaugarri nagusienetako bat. Gorputz itsaskorra du, lore, fruitu, agabe egosi eta espezie usain goxoekin, horiekin batera gozo tonuak, bainila ikutuak eta egur ikutu leuna, haritz txuri kupelekin kontaktuan egondako denboraren emaitza. Bere zaporea leuna da, gozo eta fruitu ikutuak dituena, aho-sapaian mantentzen den sentsazio eder bat sortzen duena.