Krema pastelera eginez jarriko gara martxan. Horretarako, lehenik eta behin, esnea berotuko dugu. Bitartean, bol bat hartu eta bertan nahastuko ditugu arrautz-gorringoak, azukrea eta maizena. Behin berotuta, esnea botatzen dugu bolera, nahastu eta jarraian sutan jarriko dugu. Etengabe egongo gara krema mugitzen, irakiten hasten den arte. Sutik kendu eta gorde egingo dugu.

Hostorea 6×12 zm xerretan mozten dugu eta 5 min egiten dugu labean. Atera eta gainea ipintzen ditugu krema pastelera eta xerra finetan moztutako sagarra eta berriro ere labean sartzen dugu bertan beste 10 min edukitzeko.

Behin prest dugula, gainetik bota arbeletxeko mermelada.

Osagaiak:

- Hostorea

- Esnea

- 8 arrautz gorringo

- 80 g maizena

- 125 g azukre

- Sagarra

- Arbeletxeko mermelada