Sagardoaren ondoren, Getariako Txakolinaren txanda da

Atzo sagardoaren denboraldi berria aurkeztu bazen, bihar, San Anton eguna, Getariako Txakolinaren txanda izango da, bihar aurkeztuko baitute Getariako Txakolinaren Jatorrizko Izendapenaren 2013ko uzta Getarian.

Ekitaldia eguerdiko 12.15tan hasiko da eta jarraiana Mahasti-Jaun saria emango diote Amets Arzallus, Euskal Herriko Bertsolari txapeldunari. Behin saria eman ondoren, gerturatutako guztiei zuzendutako txakolin dastaketa hasiko da 12.40tan. Egunari amaierarik onena emateko asmotan, arratsaldeko 18.00tan, Herri Kirol ikuskizuna egongo da:

Aizkolariak : Bihurru-Olasagasti / Donato Larretxea-Alez Txikon
Harrijasotzaileak: Ostolaza eta Landarbide

Aitzakia ezin hobea, bihar Getariara gerturatu eta Getariako Txakolinaren laguntzaz, egun bikain batekin gozatzeko.