Sagardoari omenaldia Bodegon Alejandron

Bodegon Alejandrok, Inaxio Valverde bere sukaldariaren eskutik,sagardoari omenaldia eskaini eta horrekin batera Igartubeiti Baserri Museoko Sagardo Astea aurkeztu zuten, iragan ostegunean Bodegon Alejandron ospatu zen ekitaldi batean. Ekitaldiaren helburua gure gastronomiaren eta kulturaren hain ohikoa eta ezinbestekoa den produktua, sagarra eta sagardoa, omentzea izan zen. Ekitaldi horretan, Igartubeiti Baserri Museoari buruzko bideoa proiektatu zen, non, urtero, sagardo astean bere egiturako dolarea nola martxan ipintzen den ikusi ahal izan zen.

Inaxio Valverde sukaldariak menu bat landu du, sagarrean oinarritutako platerez osatutako Igartubeiti Baserri Museoa menua, Igartubeitiko sagardoaz lagundurik noski.  Hilabete honetako 19 arte, Bodegon Alejandrok gauero ondorengo platerez osatutako menuaz gozatzeko aukera eskaintzen digu:

Perretxiko nahaskia
Errezil sagarrarekin erretako odolkia
Bakailao kokotxak eta berberetxoak Igartubeiti sagardo saltsarekin
Behi-sahieskia Txalaka sagar aparrarekin
Urtebi sagarrekin egindako sagar tarta

Bere balio kultural, historiko, antropologiko, arkitektoniko eta sinbolikoek babestu beharreko euskal ondarearen elementu nagusi bihurtzen dute Igartubeiti baserria.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Igartubeiti dolare-baserri hau zaharberritu du, baserriaren urrezko aroko, hau da, gure historiako garai jorienetako, adierazle bikaina berreskuratzeko eta gure arbasoen bizimodura hurbiltzeko asmoz. Museo bizia izateko sortua denez, eta aurreko esperientzien arrakasta kontuan harturik, XVI. mendeko baserritarren ohiko prozedura jarraituz, dolareko lana berreskuratu eta jendeari jarduera haren berri zuzenean eta zehatz-mehatz eskaintzea erabaki dugu. Igartubeiti Baserri Museoak interpretazio zentroa du zeinetan baserria, bere arkitektura, bizimodua eta bertan bizi izan diren biztanleak ezagutzeko gakoak eskaintzen ditu. Halaber, baratze ekologiko bat ere badago

Urriaren 8az geroztik Sagardoaren Astearen 13. edizioa ospatze ari da Igartubieti Baserri Museoan. Sagardoaren Aste horri Gipuzkoako Foru Aldundiaren Saria XIII. Sagardo Lehiaketaren sari banaketarekin ekin zioten. Aste osoan zehar gastronmiak protagonismo handia izan du egitarauan.

Hauek dira aste honetan zehar ospatuk diren ekintzak:

Gastronomia Tailerra eta Bertatik Bertara dastaketa.

Data: urriak 16, 19.00tatik aurrera Igartubeiti Interpretazio Zentroan.

Kabia jatetxeko Juanma Hurtado eta Bikendi Casado hainbat errezeta prestatuko dituzte bertako baserritarren produktuekin.

Plaza mugatuak. Izen ematea igartubeiti@gipuzkoa.net, 943 72 29 78.

Aste osoan zehar:

Sagardoaren Asteko VII Argazki Lehiaketa:

Sagardoaren astea zure argazki-kamera edo mugikorretik!. Parte-hartu eta lor ezazu saria!

Informazioa eta oinarriak: www.igartubeitibaserria.net/actividades/anuales/semana-de-la-sidra/viio-concurso-fotografico-semana-de-la-sidra

Sagardoa & Bakailaoa. Errezeta lehiaketa:

Bidaldu errezeta igartubeiti@gipuzkoa.net helbidera eta lortu bi pertsonentzako bazkaria.

Informazioa: www.igartubeitibaserria.net