Saizar Sagardotegia: Usurbilgo txotx-a

Bi aste daramatzagu sagardoaren etengabeko gurpilean murgilduta. Iragan urtarrilaren 15ean, Astigarrako Sagardoetxean ekitaldi instituzionala egin zenetik, sagardotegiak jo ta ke dabiltza lanean, euren mahaietan esertzen den oro, sagardoaz eta sagardotegi menuaz gozarazteko asmoarekin.

Urtarrilaren 15ean Astigarragaren txanda izan bazen, urtarrilaren 24a, Usurbilen txanda izan zen. Egun hartan opsatu zuen bere lehen txotx irekiera ekitaldia Saizar Sagardotegiak, lau haizetara zabaltzeko Usurbilen ere goi-mailako sagardoa ekoizten dela. Ekitaldiak, Imanol Agirretxe, Realeko jokalariaren, protagonismoa izan zuen. Bera izan lehen sagardo tragoaz gozatu eta eguneko esaldia bota zuena: “Hau da aurtengo Usurbilgo Saizar sagardo berria”.

160 pertsona inguruk hartu zuten parte ekitaldian. Guztiek, bertsolari eta trikitilarien animazioarekin gozatu zuten, Saizar sagardoa kupeletik dastatu eta sagardotegi menu bikainaz gozatzen zuten bitartean: bakailao tortila; bakailao frijitua piper berdeekin; txuleta; eta azkenburuko gisa gazta, irasagarra, intxaurrak eta Tolosako tejak eta zigarriloak.

Urtarrilaren 24ean jarri zen martxan ofizialki Saizar Sagardotegiaren txotx denboraldi berria, azkeneko 39 urteetan getatu bezala. 1975ean jarri zuten martxan sagardotegia Esteban Lertxundi eta Olivia Ibargurenek. Gaur egun, euren seme Napoleon, Esteban eta Ramon dira sagardotegiaren ardura daramatenak, bertara gerturatzen direnak sagardo esperientza bikainaz gozatu dezaten ardura dutenak. Hirurak, txiki-txikitatik ezagutu eta bizi izan dute sagardoaren mundua, kupel eta sagar artean hazi baitira.

2013ko uztari buruz aipatu beharra dago jendeak kolore hori-berdexka duen sagardoa dastatzeko aukera izango duela; fruitu zapore askokoa; freskoa; eta edaten oso erraza dena. Guzti hori, sagardotegiak dituen edozein kupelen txotxetik zuzen edanez. Kupelak, sagardoaren garapen naturalaren zabaltzen joaten dira.

Janariari buruz azpimarratu ez dugula sagardotegietako ohiko menua soilik dastatzeko aukera izango, baizik eta, bezeroaren gustoen arabera, menu aukera zabala eskaintzen digute Saizar Sagardotegian.

Alde batetik ohiko sagardotegi menua dugu: bakailao-tortila goxoa; bakailao frijitua piper berdeekin, bere puntuan zerbitzatua; kalitate handiko txuleta, Saizarko sukaldean mimo handiz prestatua; eta ohitura den bezala gazta, irasagar eta intxaur azkenburukoa, Tolosak tejak eta zigarriloak gehitzen dizkiotenak.

Beste alde batetik, tortila menua aukeratu dezakegu. Bertan bakailao tortila, txuleta eta azkenburukoa eskaintzen digute. Edo bestela, bakailaoa saltsa berdean menua aukeratu dezakegu, bakailao tortilaren ordez, bakailao saltsa berdean dastatzeko.

Baina Saizar Sagardotegian ere legatz kogote edo isats bikain bat dastatzeko aukera ematen digute. Bietako edozein aukeratuta, bakailao tortilarekin bakarrik edo bakailao tortila eta txuletarekin batera jan ditzakegu.

Ezin ahaztu ere Saizarrek etxeko txikiengan ere pentsatu duela. Beraiei zuzenduriko umeentzako menua eskaintzen digute, xerra, kroketak, patata frijituak eta izozkia.

Saizar Sagardotegian, sagardotegi esperientzia bikainaz gozatzeko aukera izango dugu, bai etxeko txiki zein nagusiek. 2014ko txotx denboraldiaz eta Usurbilgo Saizar sagardoaz gozatzeko leku paregabea.

Gozatu sagardoarekin, gozatu Saizarrekin eta gozatu gastronomiarekin. Txotx!

Izena: Saizar Sagardotegia

Helbidea: Kale-zahar auzoa, 39 (Usurbil)

Telefonoa: 943373995

Jantokia: 1 250 pertsonentzat

Itxi: Igande gaua eta astelehen eguerdia (txotx denboraldia) / Igande gaua eta astelehena (urtean zehar)

Salneurria: Sagardotegiko menuak 24-28€