SSG-Euskadi Basque Country-ko inaugurazio afaria

Atzo ospatu zen San Sebastian Gastronomika Euskadi Basque Coutry kongresuaren inaugurazio afaria Miramongo Teknologia Parkearen eraikin nagusian.

Gaueko bederatzietatik aurrera, bertan bildu ziren gure herriko sukaldari handiak, Londreseko edota Madriletik etorritako beste askorekin batera. Afaria prestatzeko ardura, zortzi euskal sukaldariei egokitu zitzaien, muntaia eta antolakuntza Bokadoren esku geratu zelarik.

Lehenik eta behin produktuen ongi-etorria zerbitzatu zen, Mediterraneoko atun gorria, foie-grasa, ezkur-urdaiazpiko iberikoa, ardi-gazta artisauak, ogi artisauak, Jaengo oliba-olio birjina eta “Cornish Sea Salt”.

Ondoren iritsi zen zortzi sukaldarien txanda, zeinek bakoitza bere postuan ondorengo platerekin gozatuarazi ziguten: Sagartokiko Senén Gonzalezek ”Spanish Burger”-arekin;  Perretxi&CO-ko Josean Merinok, “MarmitaCo”-rekin; Jauregibarriko, Beñat Ormaetxeak, “Kantauriko hegaluzearen salda eta brotxeta piperminarekin;  Bailarako Enrique Fleischmann, Antxoa-krema kontserban eta izkira-gaileta kurruskaria-rekin; Fronton jatetxeko, Roberto Ruiz, Tolosako babarrunekin;  Andra Mari-ko Zuriñe Garcia, “Baserriko oilasko eskabetxatua barazki, hummus eta foie-grasarekin; Mina-ko Alvaro Garridok, “Idiazabal-krema infusionatua belar, tomate eta sagar berdearekin eta Ni Neu-ko Mikel Gallok, torradarekin.

Plater guzti hauek lagunteko ondorengo edariak dastatu ahal izan genituen, Keler garagardoa; Gaintza txakolina; Petritegi sagardoa; Ecos de Varal, Esencias de Varal, Fernándes de Pierola Crianza 2009, Merus.4C-2007 eta Viña Pomal Centenario Reserva 2009 ardoak; Reina Maria Cristina Codorniu cava eta Acqua Panna ura.

Guzti hori, gaurtik aurrera Kurssalean ospatzen ari den gastronomia zita garrrantzitsuaren aurrekari gisa. Bertan, munduko gastronomiaren izar handienak bilduko dira, San Sebastian Gastronomika Euskadi Basque Country-ri esker.