Sukaldean: laugarren atala

Atzokoan, gure blog honetak atalik garrantzitsuenetariko bat berreskuratu genuen: “Sukaldean”, Bi hilabeteko etenaldi baten ondoren, gure lagun eta Gastrofestako eta Gandariaseko chef handia den Borja Vaquerizoren sukaldaritzaz gozatzeko aukera izan genuen berriro ere.

Berriro ere Artzak Ortzeok elkartean elkartu ginen, euskal sukaldaritza tradizionalaren menu bikain batekin gozatzeko prest, non produktuek izan zuten protagonismo nagusia. Harrigarria da nola, batzutan, gauzarik sinpleenak ere asko transmititu eta gozatuarazi diezazukeen.

Menua finkatu eta antolatzeko egindako bileraren ostean, erosketak egitera joan ginen. Zerrenda eskuetan genuela, supermerkatuko apalen artean murgildu ginen, Borja buru zela, eta ni atzetik laguntzaile onenaren gisa.

Behin osagai guztiak prest genituela, “Sukaldean” saileko gure egoitza ofizialera joan ginen: Artzak Ortzeok elkarte gastronomikora. Bertan, errezeta bakoitzaren osagaiak aurkeztuta (argazkiak dituzue gure sare sozialetan) lanean jarri ginen, beno, hobe esanda, Borja lanean jarri zen guk behar zuenetan lagundu eta bestela bere sukaldeko maisutasunaz gozatzen genuen, hori bai dela trebezia!

Borjak honako menu hau prestatu zigun:

- Zapo eta otarrainxka txitxi-burruntzia

- Itsaski salpikoia

- Legatz papillotea

- Gisaturiko galeperrak

- Yogur zopa

Menu bikaina! Datorren asteetan zehar “Sukaldean” saileko laugarren atalaren plater bakoitzaren errezeta publikatzen joango gara, guztiok, zuen etxeetan gozatzeko aukera izan dezazuen.