Torelló Jeroboam Brut Nature 2013

Torello Upategian egiten diren cava eta ardo orok, 1395. urtetik Torello familiaren jabetzako diren 135ha-ko Can Marti-ko mahastietan lantzen diren Xarel-lo, Macabeo, Parellada, Chardonnay, Subirat Parent eta Muscat mahats txurietan eta Cabernet Sauvignon, Merlot, Pinot Noir, Syrah eta Garnacha mahats beltzetan dute jatorria.

Mahats mota bakoitza eskuz jasoa izaten da bere umotze momenturik egokienean, gero azkar garraiatzen delarik prentsara bere oxidazioa ekiditeko, nora mahats mordoak osorik iristen diren eta egoera bikainean. Hautatze mahaitik pasa ostean, mahats mota bakoitza bere aldetik prentsatzen da, mantso, soilik lehenengo prentsatzea erabiltzen delarik, “lore-muztioa-a” deritzona, zeinek ardotze zaindu baten ondorioz, ardo txuri, gorri eta beltz bikain batzuk emango dituen. Orain dela gutxi, Inertys teknologia berria sartu dugu gure prentsetan, mahatsaren prentsatze prozesuan muztioaren oxidazioa ekiditen dun teknologia.

Torello-k soilik Erreserba (15 hilabete baino gehiagoko ontzea) eta Erreserba Handia (30 hilabetetik gorako ontzea) cavak egiten ditu, beti ere Cavaren Jatorrizko Izendurak ezarritako irizpideak jarraituz.

Mahats motak: Macabeo, Xarel.lo eta Parellada. Mahatsaren eskuzko bilketa.

Prestaketa eta ontzea: Prentsatze leuna lore-muztioa lortzeko. Bigarren hartzitzea botilan. Gutxienez 36 hilabeteko ontzea kupeletan.

Mugitzea: Pupitretan eskuzko argitzea.

Lepo moztea: Azukre gehigarririk gabe.

Alkohol gradua %12 bol.

Edukia: 300 cl.

2013ko gutxigorabeherako salneurria :
300cl…….100 €/bot estutxe gabe
300cl…….110 €/bot estutxearekin

Puntuazioak:

Guía Peñin 2013 : 94 puntu

Guía Vinos de Cataluña 2013: 9,67 puntu (Egurrean ondu gabeko BN cava onena)