Biha, azaroak 15, ospatuko da Donostian Torres Experience, eguerdiko 12tatik, gaueko 24ak arte. Ardoaren eta gastronomiaren zale orok galdu beharko ez lukeen zita dugu hauxe, non Bodegas Torresen 60 ardo eta destilatu dastatu eta ezagutzeko aukera izango den. Horrekin batera, hainbat ezkontze ikastaro ere izango dira bertako produktu eta kokteleria kreatiboarekin.

Kursaala, hiriburuaren erdigunean, aukeratu du Bodegas Torresek bere produktu sorta bikaina erakusteko. Horien artean izango dira Espainia mailan ekoizten dituenak, El Penedes, Errioxa, Ribera del Duero, Rias Baixas, Priorat, Terra Alta eta Conca de Barberá; eta baita nazioarte mailan, Txilen eta Kalifornian, egiten dituztenak. Ardoekin batera tartea egongo da brandientzat eta premium gamako inportazio produktuentzat, hala nola, Lanson txanpaina, Sloane’s ginebra edo Beuga vodka.

Egunean zehar urdaiazpiko, gazta eta gularekin hainbat ezkontze ikastaro egingo dira, beste hainbat ekintzekin batera non protagonista izango diren kafeak eta koktelak. Esperientzia berezia, ardoaren zale eta jarraitzaileentzat pentsatua, festa giroan, DJ batek zuzenean girotuta eta sorpresa ugarirekin. Sarrerak, 10 eurotik aurrera, aurrez eros daitezke internet bidez, shop.clutorres.com webgunean, edo egunean bertan Kursaalean. Sarrera horrekin Bodegas Torreseko ardo klasiko. noble eta erreserba guztiak dastatzeko aukera izango duzu, hiru pintxo eta kafe batekin batera.

Donostia Torres Experiencek honako enpresen laguntza du: Cafés Illy, Torres Import, Angulas de Aguinaga, Torres de Briz urdaiazpikoa, Idiazábal eta Vinos Lukas. Kataluñatik kanpo egiten den ezaugarri horietariko lehenengo ekitaldia dugu. Aurreko bi esperientziak Bartzelonan antolatu dira, arrakasta handiarekin gainera.

DONOSTIA TORRES EXPERIENCE · #DNTTE

Noiz: azaroak 15, larunbata
Ordutegia: 12tatik 24aak arte
Non: Kursaal (Av. De Zurriola, 1 · Donostia)
Sarreren aurre-salmenta: shop.clubtorres.com
Promozio bideoa: bit.ly/DonostiaTorresExperience