Tribuetxe: euskal-andaluza Madrilen

Iragan astean Madrid Fusion kongresuan ibili ginen eta Madrilgo gure estantzia probestu genuen sukaldaritzako joera berriak ezagutzeaz gain, gastronomia madrildarra ezagutzeko, bueno, hobe esanda Madrilen dagoen taberna bat ezagutzeko non euskal-andaluziar sukaldaritza bikain bat dastatzeko aukera eta zortea izan genuen. Taberna hori Tribuetxe dugu, Lavapiesen kokatua dagoena. Txoko berezia, desberdina, mimo eta zaintza handiarekin diseinatua, horrek egiten dugun bisita bakoitza berezia egiten du.

Euskal-andaluziar taberna bat Madrilen, hori da Tribuetxe. Iragan uztailaren 3an zabaltzen zituen ateak Igor Garcia de Andoin eta Juan Notariaren eskutik. Igor, donostiarra jaiotzez, gure hiriburuan ostalaritzaren munduan tradizio handia duen familia batetik dator, bere anaiekin batera lanean aritu da Cascanueces, Ikaitz, Altuna eta Sukalde Kulturan. 12 urtek geldialdi baten ostean ostalaritzara itzuli Madrilen martxan jarritako euskal-andaluziar abentura honekin. Juan berria dugu mundu honetan, arkitektura eta diseinuaren mundutik iritsi da, baina ardoaren munduari eta Andaluziako sukaldaritzar buruz duen ezagutza ematen dio Tribuetxeren apostu honi.

Bere izenak dioen bezala Tribuetxen euskal eta andaluziar sukaldaritzak nahastuta aurkituko ditugu. Sukaldetik zuzenean ateratako bederatzi pintxok osatzen dute euren eskaintza. Madrilen ohikoa den tapeoak ere badu bere protagonismoa, baina urrats bat haratago joan nahi izan dute eta tapa prestatuagoak eskaintzen dituzte. Nahiz eta Madrilgo ostalaritzan pintxoaren kultura ez dagoen oso zabaldua, badoaz pixkanaka-pixkanaka euren txokoa hartzen.

Euren sukaldaritzako eskaintza 9 pintxoetan oinarritzen da, momentuan sukaldetik ateratzen dituztenak eta sukaldaritza onaren zale den ororen gustagarri izango direnak: baratzeko flamenkina; azpizuna alberjiniarekin; alberjinia bastoitxoak kaina eztiarekin; Kordobako flamenkina; legatza aldarbatua bi saltsekin; otarrainxka, perretxiko eta txipiroi titxiburduntzia; txipiroi “espalda” eran; cazón Montillako marinatze finean; eta ontto nahaskia. Denak gozatzeko modukoak. Merezi du mahaiean eseri eta bata bestearen atzetik dastatuz oturuntza bikain eta eder bat egitea, zure sabelari horrelako omenaldia egitea.

Miniaturazko kutixi hauek Iberiar Penintsulako txoko guztietatik ekarritako ardoekin busti ditzakegu. Ardo mapa txiki bat osatu dute, non ohikoak izatn diren Errioxako eta Ribera del Dueroko ardoez gain, fama gutxiago baina kalitatez antzeko diren Bierzoko, Cariñenako, Toroko eta Madrilgo ardoak ere eskaintzen dizkigute. Hori guztia bezeroa gauza berezi eta harrigarriekin harritzeko.

Euskaldun-andaluziar taberna bat izaki ezin gure lurreko sagardoa eta txakolina falta, ezta Andaluziako generoso, fino eta manzanilla. Madrilen izango dute euren taberna, baina ez dira momentu bakar batean ere euren sustraiekin ahazten, euren lurreko sukaldaritzarekin, euren herriko gastronomiarekin.

Sei bat hilabete daramatzate lan eta lan, baina epe motz zein intentso honetan, euren apostua bide honetik doala jakiteko aukera izan dute. 2014ko urrian Tapapier 2014 pintxo lehiaketako lehen saria eskuratu zuren “Zarajo de txipiron” pintxoari esker. Lehiaketa horretan parte hartu zuten Lavapies auzoko 90 establezimenduk eta hamar egunetan zehar 350.000 pertsona pasa ziren tabernetatik. Lehen arrakasta poltsikora!

Tribuetxe lehen urratsak ematen ari da Madrilgo ostalaritzaren mundu zailean, baina ikusita orain arte eskuratutako arrakastak, eta Igor eta Juanek apostu honekiko erakusten duten ilusio, gogo eta pasioa, Tapapiesekoa, iritsiko diren beste sari askoren lehenengoa besterik ez da izan.

Madrilera bazoazte, bisitatu ezazue Lavapies auzoa eta gozatu Tribuetxek eskaintzen digun euskal eta andaluziar sukaldaritzarekin. On egin!

Izena: Tribuetxe

Helbidea: Tribulete 23 (Lavapies-Madril)

Telefonoa: 911397304

Jantokia: Bat 20 pertsonentzat

Itxi: Astelehena

Salneurria: Karta 18-20€ / Pintxoak 3€