Tsi Tao: ekialdeko haize berria

Donostian ekialdeko sukaldaritzaren ikur eta erreferentzietako bat dugu Tsi Tao jatetxea. Donostia leku pribilejiatu batean kokatua, Paseo Berrian, Kursaalaren parean justu, guretzako entzuna bai, baina ezaguna ez den sukaldaritza honekin gozarazten daramatza donostiarrak, edo bertan esertzen den oro.

Ekialdeko sukaldaritzaren mode gure kaleetara azken urteotan iritsi dela dirudien arren, azpimarratu beharra dago Tsi Taok 2006. urteaz geroztik dituela ateak zabalik. 8 urteko ibilbide honetan bere izena eta bere tokia egin du Donostiako sukaldaritzaren mapan. Pomen Jin da jatetxearen arrakastaren arduradun. Ostalari hau Donostiara iritsi zen, Madril eta Iruñean lanean aritu ostean.

Jantokian eseri eta Asiako sukaldaritza bikain bat dastatuko dugu. Tsi Taok Asiako sukaldaritza esanguratsuenen errezetak bere egin eta horiek kozinatzen ditu, besteak beste, Hong Kong, China, Thailandia edo Japoniako errezetak prestatzen dituzte. Baina ez dituzte plater tradizionalak soilik eskaintzen, etengabeko garapenean murgildurik daude jatetxeko sukaldean, eta ahal den neurrian saiazen dira plater berriak sartzen, eta produktu berriak erabiltzen, esan genezake, ekialdeko sukaldaritza gurekotu egin dutela. Horri esker, bezeroa Tsi Taora doan bakoitzean plater berriren bat dastatzeko aukera izango du.

Aste honetan gainera karta aldatu dute eta sushi japoniarra berreskuratzen dute, batez ere, bezeroen eskariarengatik, horregatik izango dugu aukera, berriro ere sashimia, nigiria edo makia bezalak platerrak dastatzeko, barazki eta otarrainxka tenpura zoragarriekin batera.

Kartako izarretako bat dugu hegalabur-gorria. Era desberdinetan prestatzen dute, guztiak ere bikainak, Asiako sukaldaritzan ikur den arrain hau bere osotasunean gozatzeko aukera dugu. Kartan aurkituko ditugu: hegalabur-gorri nigiria, makia, sashimia, hegalabur-gorria plantxan boilurdun patata pure eta sesamo olioarekin, eta hegalabur tartarea, izugarria. Haragien artean, protagonista nagusia, ahatea dugu, Asiako sukaldaritzan klasikoa, berau dastatzeko modurik egokiena, ahate xehetua dugu, pakingo ahatearen errezetaren antzeko izanik, kasu honetan haragia xamurrago zerbitzatzen dute..

Hegalabur gorria eta ahatea badira pordukturik esanguratsuenak, dim suma dugu Tsi Taon arrakasta handiena duen errezetetako bat. Txinatar jatorrizko errezetak prestaketa modu andana ditu eta Donostiako jatetxe honetan Kanton ingurunetik etorritako sukaldari espezializatuek prestatzen dituzte. Eskaintzen dituzten dim sumen artean dauzkagu ahatea foierekin, ahatea boletusekin eta oilaskoa boilurrarekin. Gainera, ohikoa izaten da errezeta horien prestatzeko ikastaroak antolatzea jatetxean bertan.

Aipaturiko plater horiekin batera, Asiako sukaldaritzako hainbat errezeta gozo dastatzeko aukera izango dugu, besteak beste: azpizun triangeluak curryarekin, arroza izokin eta ganbekin, tailarin lauak ahate edo itsaskiekin, fideo kurruskariak oilasko eta barazkiekin, urraburua ur-lurrinetan jengibrearekin, txerri gazi-gozoa edo chempy txahala.

Amaitzeko, zer hobe te berde edo sesamo helatu bat baino, edo kartan aurkituko ditugun edozein azkenburukoak baino, hala nola, sagar eta kanela edo txoklate eta banana roilotxoak, eta pina carpaccioa koko izozkiarekin.

Egon erne Tsi Taoren sare sozialetara, etengabe ari baita ekintza bereziak antolatzen, bere urteurrena edo masterclas-ak adibidez. Uztailean lehen garagardo azoka antolatuko dute. Eta edozein ekitaldi baduzue buruan, ez izan dudarik, jarri harremanetan Tsi Taorekin eta gozatu. On egin!

Izena: Restaurante Tsi Tao

Helbidea: Paseo Salamanca 1 (Donostia)

Telefonoa: 943424205

Jantokia: Bat 80 pertsonentzat / Pribatu bat 15-20 pertsonentzat

Itxi: Inoiz

Salneurria: Karta 25€ / Dastatze menua 22-30€ / Eguneko menua 12,50€