Tipula eta piper berdea mehe-mehe zatitu eta su motel-motelean gozatzen utziko ditugu; bitartean txangurroa xehetuko dugu. Behin barazkia gozatua dagoenean, txangurroa erantsi eta nahasi. Tomatea gaineratuko dugu (lehor samar dagoela iruditzen bazaigu arrain salda erantsiko diogu) eta baita Armagnac-a ere. Txangurroa hozten utzi eta brick orearen gainean ipiniko dugu. Txotx batez puntak bildu eta labean sartuko dugu 200ºCko tenperaturan. Bero zerbitzatuko dugu.

Osagaiak:

- 250 gr txangurro xehetu
- Brick orea
- Tipula erdia
- Piper berde 1
- 10 cl Armagnac
- 20 cl arrain salda
- 20 cl Tomate
- 10 cl oliba olio birjina