Txerri masailak, ardo beltza eta tripaki argiak

Txerri masailen prestaketarako:

Zuritu eta ebaki barazki guztiak ziri finetan. Olio erdiarekin, sutan egosi kolore apur bat hartzen duten arte.

Masailak ongi garbitu eta gatzatu eta gorritu su bizian beste ontzi batetan, gainerako olioarekin.

Gorritutakoan, gehitu bertara egositako barazki guztiak eta utzi sutan minutu pare batez.

Gehitu brandya eta flanbeatu. Ondoren busti ardoaz, utzi murrizten apur bat eta salda gehitu. Egosi su ezti-eztian, masaila ondo guritu arte.

Atera haragia bere saldatik. Iragazi salda (barazki egosiak beste edozein prestaketarako jasoko ditugu) eta gatz puntua emango diogu.

Jarri masailak saltsan: bertan berotuko dituzu, zerbitzatzeko unean.

Patata eta perretxikuen prestaketarako:

Zuritu patatak eta ebaki tamaina (diametro eta lodiera) bereko biribiletan.

Egosi ur irakinetan patata biribilak eta samurtutakoan, atera eta gehitu masailen kazolara.

Perretxikoak garbitu eta zatitu, era berean, kazolara gehituz.

Aurkezpena:

Txerri masailak gatzez dastatu eta azken unean garastatu perrexila eta oliba olioa gehitu. Zerbitzatu plater batetan txerri masail garbiak, kokatu hauen ondoan patata eta perretxikoak eta saltsa bere tamainan, gehiegi izan barik.

Osagaiak:

Txerri masailen prestaketarako:

• 8 txerri masail
• 2 baratxuri ale
• 1 dl. Oliba olioa
• 2 tipula
• 1 porru
• 2 azenario
• 1 kopa brandy
• ½ l ardo beltz
• 1 l oilo salda
• Gatza

Patata eta perretxikuen prestaketarako:

• 2 patata txiki
• 100 gr. tripaki argi (azpi-bizar, gamuza edo latineraz hydnum repandum) edo beste edozein perretxiku izan daiteke
• Gatza

Gainera:

- Perrexil txikitua
- Oliba olio birjina