Txoko de Ezkirotz: sanferminetako itsaskiak

San Ferminetako festa egun hauetan asko izango zarete Iruñea aldera eskapadatxoa egingo duzuenak. Orain joan edo udan zehar Nafarroako hiriburua bisitatuko duzuen horiek guztientzat gastronomia proposamen bat dakarkizuegu gaurkoan, Iturrama auzoan kokatua dagoen mariskeria bat, hirigunetik minutu gutxira dagoena: Txoko de Ezkirotz.

Guztia 1992an hasten da. Urte hartan erabaki zuen Iñaki Uria eta Kontxi Manterola bikote donostiar-pasaitarrak, euren seme-alaba Amaia eta Xabi hartu eta Nafarroa Gipuzkoagatik aldatzea. Familia guztia joan zen abentura bila Iruñeara eta horretan zebiltzala jarri zuten martxan Mariscos Ezkirotz. Urte haietan ez zegoen mariskoa jateko kulturarik ezta salmenta gune espezifikorik ere hirian, Uria-Manterolatarrak izan ziren bidea zabaldu zutenak, eta, nahiz eta, hasiera zaila izan, lan ona eginez pixkanaka-pixkanaka lortu dute Iruñeako mariskoaren erreferentzia puntua bihurtzea.

Lokalaren aurrealdean itsaskien haztegi eta egostegia dute, non itsaski bizia edo momentuan egositakoa saltzen duten, munduko puntu askotatik ekarritako itsaskiak, Galiziatik Eskozia arte, Irlanda, Bretaña eta Huelvatik pasata, beti produkturik onenaren bila eta berauren momentua errespetatuz. Izar nagusi dira: txangurrua, nekorak, lanpernak, zigalak eta otarrainxkak. Aukeraketan dudarik izanez gero lasai, familian edota lagunartean dastatu eta gozatzeko itsaski sortak ere prestatzen dituzte.

Atzealdean otsailaz geroztik taberna-jatetxe bat dute, Txoko de Ezkirotz, non itsaski bikainak aukeratu eta dastatzeko aukera izango dugun, horrekin batera euskal eta donostiar sukaldaritza tradizionaleko platerrak, pintxo eskaintza zabala eta gure hiriko sukaldaritza historiaren erakusgarri diren errezetak.

Pintxo sortaren artean ditugu ganba gabardinan, Bergara Tabernatik ekarritako Txalupa, itsas triku betea, txangurro hostorea edo txangurro kroketak. Hori guztia ano aukera zabal batekin osatua olagarro edo itsaski salpikoia, txipiroi freskoko rabak, gratinaturiko bieira edota olagarroa galiziar erara edo plantxan.

Jantokian denon oroimenean iltzatua geratuko den omenaldi bat emateko aukera izango dugu, itsaski bikainak dastatuz eta horiekin gozatzen, horien artean, lanpernak plantxan, Aloña Berriko ostra gratinatua, berberetxo erraldoia plantxan, abakandoa plantxan, txangurro zatitua edo zigalak bai plantxan edo egosiak.

Baina itsaskiez gain Txoko de Ezkirotzen beste hainbat plater goxo eta bikain dastatzeko aukera izango dugu, horien artean aipagarrienak ditugu, arrozak, abakandoarena, karabineroarena, txirlekin edo olagarro rissottoa; donostiar estiloko arrain zopa; txangurroa donostiar erara; eguneko arrain freskoa, non aipatzekoak diren legatza, bakailaoa labean, antxoa frijituak edo aldarbatuak, eta denboraldian hegalabur gorria wakamearekin; eta txuleta eta azpizuna, zoragarriak.

Omenaldi on orok beti merezi du amaiera bikain bat, eta zein amaiera hobe etxexan eginiko azkenburuko bat dastatzea baino, pantxineta, gazta tarta, txokolatezko coulanta, platano krema edo kremaz beteriko kanutiloak, eta Urnietatik ekarritako gazta.

Hori guztia ardo aukeraketa zaindu batekin bustita, non aipagarrienak ardo txuriak ditugu, itsaskiak bikain laguntzen dituztenak, eta leku askotatik ekarritakoak edateko aukera izango dugu, Albariñoak, nafarrak, Rueda Jatorri Izendapenekoak, chardonnayak, alemaniarrak, txanpainak edo kabak.

Txoko de Ezkirotzen bezeroaren nahi eta beharretara egokitzen dia, beti daude iradokizunak jasotzeko prest, hori guztia itsasoko produktuekin merezi dugun omenaldi bat emateko Iruñean, Donostiako Haize Orrazien mural baten ikuspegia dugun bitartean. On egin!

Izena: Txoko de Ezkirotz

Helbidea: Ezkirotz 26 Atzea (31007-Iruñea)

Telefonoa: 948173601

Jantokia: Bat 25 pertsonentzat / Terraza 24 pertsonentzat

Itxi: Igande gauak

Salneurria: Karta 40-50€