Txuleta eta ajoarriero ogitartean

Ander Esartek ez daki geldirik egoten. Donostiako Alde Zaharreko Trinitate Enparatzaren sarreran duen haragi onaren tenpluan, Txuleta Jatetxean, gure kultura gastronomikoan ezinbestekoa den produktu bati gorazarre egiten dio: txuleta.

Bi urtez jarraian San Sebastian Gastronomikaren baitan antolatzen den Nazioko Parrila Txapelketako irabazle izanda, bere jatetxea Donostiako Alde Zaharrean txuleta onarekin gozatu nahi duen ororen peregrinazio leku bihurtu du.

Txuletak parrilan soilik erretzetik, txuleta kroketak egiteko urratsa eman zuen, jatetxeko erreferentzietako bat eta bisitatuz gero dastatu beharrekoa, Gesalagarekin batera merkaturatu dituenak eta zeintzuen aipamena egin genuen gastronomiaren txoko honetan duela hilabete batzuk.

Baina txuletarekin gozatuarazteko saiakeran, Ander Esartek beste urrats bat gehiago ematea erabaki du. Ogi on bat hartu du, erditik zatitu, txuleta xerratan moztu, zati on batzuk jarri ditu ogi gainean, zehazki 250 gramo haragi, pikilo piper batzuk kokatu ditu gainean eta hortxe duzue ogia ixterakoan txuleta eta piper ogitarteko bikain bat. Baina gauza ez da horretan geratu ogitartean ere jarri baitu bere beste espezialitateetako bat, betiko eran prestaturiko bakailao ajoarriero eran, izugarria.

Gure gastronomiako bi plater esanguratsu ogitartean, Txuleta Jatetxean eskaintzen dizkiguten lehen bi ogitartekoak, etxeko berezitasun diren bi ogitarteko, euren kalitatearengatik sukaldaritzako erreferentzia bihurtuko diren bi ogitarteko. On egin!