Uliako aterpetxea: merkatuko sukaldaritza

Donostian badugu ingurune natural bikain bat, ibilaldi zoragarri batekin gozatzeko aparta eta naturaz inguratuta igartzeko eguna: Ulia.

2010. urteko abenduaren 6an zabaldu zituen ateak Uliako Aterpetxeak. Mendiko alde batean kokatuta, esan genezake hiri osoa gobernatzen duela, bertako terrazatik, hiriaren ikuspegi ikusgarri batekin gozaatu baitezakegu, eta baita Donostiako Aste Nagusiko su artifizialez gozatu ere.

Uliako Aterpetxeak 13 logela ditu. Ez dira logela hutsak, bungalowak dira, batzuk sukaldearekin eta beste batzuk gabe. Bertan lo egiteak 18€ kostatzen du, gosaria barne. Honek, aukera bikain bihurtzen du familiarekin edo lagunekin plan bikain bat egiteko. Gainera, albergisten taldeek, jatetxeaz gozatzeko aukera dute, beraientzako espreski zuzenduriko 9€ko menuari esker.

Hau esanda, murgildu gaitezen orain Uiako Aterpetxeko sukaldean. Bertan, Asier Salaberria eta Gimena Dominguez bikotearekin egingo dugu topo. Bikote hau, Luis Irizar Sukaldaritza Eskolan ezagutu zuten elkar, eta ordudanik elkarrekin egin dute sukaldaritzaren eta gastronomiaren ibilbidea. Eskolatik, Ibizara, non sei urte egon ziren jateetxe japoniar-euskaldun batean. Tartean, urtebete pasa zuten Eugiko Ostatuan. Orain arteko ibilbidearen azkeneko urratsa etxera itzulita eman zuten, Uliako Aterpetxeko ardura hartuz. Ivan Zoco eta Jose Luis Leonen laguntza dute.

Bertako mahaietan, euskal sukaldaritza tradizionalaz gozatzeko aukera izango dugu, sukaldaritza erraza, egunerokoa, non protagonismo handia duten denboraldiko prduktuek.

Uliako Aterpetxean eskaintzen diguten menua, urteko garaiaren arabera aldatzen doa, merkatuaren legearen “menpe” bizi dira bertan, bertan aurkitutakoa prestatzen dute. Hala eta guztiz ere, sarrerakoetan, beti aurkituko dugu barazki plater bat, kardua bexamelarekin, zerba orri-mamiak, orburuak edo barazki menestra bezalakoak; lekale platerrak, neguko babarrunada; nahasia, pasta-entsalada, lkale-entsalada edo tomatea eta hegaluzea bezalako entsaladak; denboraldiko onttoen rissottoa eta arroz beltza gisako arrozak; eta sukaldarien inspirazioaren fruitu diren platerrak, haragiz edo porru eta ganbaz betetako hostoreak, edo porru edo arrain pudinak.

Bigarren platerrei dagokionez, arrainetan, bakailao tenpura, legatza arrautzeztatua edo txipiroiak tintan dasta ditzakegu; haragietan, aldiz, txerri-ukondoa patata-purearekin, oilasko errea, haragi egosiko lasaina edo entrekota.

Amaitzeko, etxeko edozein azkenburuko aukeratuta ere asmatuko dugu. Eskaintzen dizkigutenen artean ditugu: txokolate, sagar, udare edo yogur tarta; yogurra fruitu gorrien coulisarekin; edo merkatuan aurktiu daitezkeen denboraldiko fruituak.

Ez dugula bazkaltzera esertzeko denborarik? Ez kezkatu. Uliako Aterpetxean pintxo sorta eder bezain goxoaz gozatzeko aukera izango dugu, ibilaldi luze eta neketsu baten ondoren indarrak hartzeko aproposa. Pintxo sortan aurkituko ditugu: txorizoa, odolkia, kroketak, kalamarrak, patata minak, izkira tortatxoa eta salda.

Gozatu dezagun Uliako Aterpetxearekin: bere inguru natural, bere ikuspegi eta bere gastronomiarekin. On egin!

Izena: Uliako Aterpetxea

Helbidea: Paseo Ulía 297 (Donostia)

Telefonoa: 608366727

Jantokia: 1 60 pertsonentzat / Terraza 20 pertsonentzat

Ireki: Larunbat, igande eta jai egun eguerdietan / Maiatzetik irailera asteazkenetik igandera

Salneurria: Eguneko menua 15-20€ / Hitzartutako menuak 30€