Gourmet Azoka (SG), Kalitatezko Elikagai eta Edarien Nazioarteko Azokak, ongietorria ematen die erakusle, profesional, delicatessen, eta batez ere, urte honetan zehar gastronomian nabarmenduko diren berrikuntzei.

Aitzindaria, bakarra bere generoan, joeren bultzatzailea eta elikagaien sektoreko profesionalei espreski zuzendua, aurtengoan apirilak 13, 14, 15 eta 16an ospatuko da IFEMAn.

300 ekintza baino gehiago, erakusten diren 35.000 produktu inguru, zeintzuen artean 1.000 berriak izango diren, eta sorpresa asko izango ditu 2015ko edizio berri honek, ginera luxuzko bi babesle izango ditu Estrella Galicia eta Nespresso.

Espainia zeharkatuz

Madril gonbidatutako Autonomia-Erkidego gisa parte hartuko du, SG jotzen baitu bere kalitatezko zigilu berria “M Ziurtagiridun Produktua” ezagutzera emateko plataformarik egokiena gisa, zigilu horren pean biltzen dira inguruko produkturik onenak.

Estatuko mailari dagokionez ez dira Aragoi, Asturias, Baleareak, Kantabria, Gaztela-Mancha, Gaztela-Leon, Extremadura, Galizia, Madridl Nafarroa, Valentzia, Euskal Herriko erakundeak faltako, Almeria, Avila, Castellon, Burgos, Jaen, Lanzarote, Malaga edo Soriako diputazioekin batera. Erakunde horiek azokan parte hartzen duten euren ekoizleen lana babesteko, posible egiten dutelarik estatu mailan dagoen elikadura eta produktu sorta anitza.

Nazioarteko azoka

Nazioarteari begira, edizio berri honek atzerriko hainbat herrialderen ordezkaritza bilduko du. Ohorezko herrialde gonbidatua Portugal izango da, baina horrekin batera Alemania, Bangladesh, Colombia, Corea, Ecuador, EEUU, Finlandia, Grecia, Polonia eta Britainia Handiko produktu eta erakusleak izango dira, Argentina, Argelia, Canada, Francia, Italia eta Suitzarekin batera zientzuek pabiloi propioa izango duten SGn.

Gainera, Business Centerraren, antolakuntzak erakusleek euren negozioak itxi ditzaten sortzen duen gunean, aurreikuspenak erraz gainditu dira. Antolakuntzak  Australia, Austria, Brasil, Canadá, China, Dinamarca, Estados Unidos, Finlandia, Holanda, Italia, Japón, Lituania, México, Nueva Zelanda, Paraguay, Portugal, Puerto Rico, Reino Unido, Rusia, Suecia, Suiza eta Uruguaiko nazioarteko enpresen 85-90 erosketa arduradun gonbidatu ditu.

Ekintza anitz

SG-k ekintzen egitarau erakargarri eta dinamiko bat aurkezten du profesionalen lan jardunaldi luze eta intentsoak lasaitzea bilatzen dutenak. Horrekin batera, produktuen, azokako protagonista nagusien, erabilera eta garrantzia erakutsi nahi dute. Horretarako produktu batean oinarritzen diren hainbat sariketa antolatu dira, batzuk jada fama hartu eta ezinbestekoak bihurtu direnak, publiko fidel eta komunikabiderik garrantzitsuenak erakartzen dituztenak.

- Urdaiazpiko Moztaileen XXII Txapelketa / Dehesa de Extremadura
- Produktu Berrien XXII Saria
- Espainiako Ostra Irekitzaileen VIII Txapelketa / Daniel Sorlut
- Orujo Koktelen VI Sari Nazionala / Panizo
- V Showcooking / Gourmets / A Punto

Ez dira faltako urtean zehar gastronomiarekin lotura izan duten produktu, pertsona, saltoki edo ideia berritzaileak omentzen dituzten sariak.

Sari horiek jasotzera sukaldaririk ezagunenak, sumiler entzutetsuak eta jende famatua gerturatzen dira ez dutenak azoka bisitatzeko aukerarik galtzen, bisitarien harridurarako. Azpimarratzekoa dira:

- 2015ko Gourmet Ardo Gidako XXX Sariak
- Gourmet Azokako IV Sariak
- Gourmet Taldeko Aldizkariko IV Sariak
- Gourmet Ardo Gidako 99ko Ligako II Sariak

Interes publikoa

Gourmet Azoka profesionalei bakarrik zuzendua dagoen arren, antolakuntzak, gizartearen eskaerei men eginez, gastronomiarekiko interesa hazten joan da pixkanaka pixkanaka, 2000an sortu zuen kalitatezko produktuetan interesa duen edonori zuzendutako gunea.

Horrela jaio zen Gourmet Zentzumenen Tailerra (TSG), SG batera hazten joan dena eta aurtengoa bere XVI edizioa biziko duena. Gune ezagun horrek, urtero 15.000 bisitari inguru jasotzen dituena, espainiar eta nazioarteko gastronomiaren onena biltzen du.

Leku berezi eta interesgarri bat dugu hori, non gastronomia produktu bereziak ezagutzeko aukera izango den erakusketa, dastaketa, lehiaketa, eta hitzaldien bitartez. Horretaz gain, Madrilgo eskoletako ikasleek (8-12 urte bitartean) eurentzako bereziki diseinatutako ikastaro eta tailerretan parte hartzeko aukera izango dute, non Espainiako ezaugarri diren produktuak ezagutzeaz gain, elikadura osasuntsu batean heziko diren.

Gainera, txapelketa desberdinetako finalik berdindu eta interesgarrienak jokatuko dira, hainbat hitzaldirekin batera:

- GourmeTapa / Estrella Galicia – III Gourmetentzat Espainiako Estrella Galicia Tapa Txapelketa
- Beer Master Sessions Estrella Galicia / II Garagardoa Zerbitzatzeko Estrella Galicia Txapelketa
- I Kapa Zuridun Txerriaren Lehen Sinposioa / Tello: Ekonomia, Nutrizioa eta Gastronomia
- VI Espainiako Gazten Txapelketa, Gourmetquesos
- I Gazta Taula Onenaren Txapelketa

Bertan aurkituko diren gune tematikoak dira:

- XV GourmetQuesos, Autore Gaztak
- XV Ogiaren Txokoa / Pacfren
- XV Ardoaren Txokoa / Gourmets Ardo Kluba
- VII Barazki eta Fruituen Tunela / Gold Gourmet
- III ECA (Artisau Garagardoaren Gunea)
- Tello Haragi Industriak
- Food Trucks Gunea
- GourmetSweet
- La Vie en Rose
- Munduko sukaldaritzak

Lau egun horietan zehar lau, sei eta zortzi pabiloiak munduko gastronomiaren erdigune bihurtuko dira eta bertan bilduko dira 1.400 erakusle, 80.ooo bisitari profesional eta akreditatutako 1.100 kazetari.