Zainzuri arrautzaztatua

Zainzuriak egosi, freskoak badira, eta ura ongi kendu. Arraultza bat irabiatu eta perrexila xehetua bota. Zainzuriak irina eta arraultzetan pasatu eta bukatzeko, su motelean frijitu gorritu arte.

Osagaiak:

- Zainzuri freskoak edo latakoak
- Arrautza
- Perrexila
- Irina
- Oliba olioa