Zapo eta otarrainxa txitxi-burruntzia

Martan jarriko gara patatak zuritu eta 4 mm-ko xerra finetan moztuz. Behin prest ditugula, oliotan frijitu eta aurkezpen unerako gordetzen ditugu.

Ondo garbitutako zapo isatsa hartu, xerra bat atera eta lau zati berdinetan zatitzen dugu, 3 zm inguruko kuboak lortuz.

Otarrainxkari azala kendu eta geroago erabiltzeko gordetzen dugu.

Behin osagai guztiak prest ditugula, burruntzia hartu eta bertan ipintzen ditugu otarrainxka bat eta zapo zati bat. Txitxi-burruntzia ondo berotutako plantxan markatzen dugu, olio tanta batekin.

Behin txitxi-burruntzia prest dugula, gatz pixka bat bota eta panadera pataten gainean kokatzen dugu aurkezteko. On egin!

Osagaiak (Lau pertsonentzat):

- Zapo isats bat
- Lau otarrainxka
- Bi patata txiki