Bideoa: Nahikari Beltza & Ibai Zabaleta

Iragan asteazken eguerdian, txotx denboraldiaren inaugurazio ekitaldi ofiziala egin bazen, gauean, Zelaiak bere kupelak lehen aldiz zabaldu zituen gonbidatu talde berezi bati. Guztiek, sagardotegi menu bikain eta kupeletako sagardo ezinhobeaz gozatzeko aukera izan zuten, Gantzerain familiari esker. Orain badakizue, zuen txanda da, gerturatu sagardotegietara eta gozatu euskal gastronomian ezinbestekoa den produktu honekin: Txooooootx!