Zeruko: txikitasunean handi

Aste honetan Donostiak Alde Zaharreko kaleetan murgildu gara miniaturazko sukaldaritzaren tenpluetako bat bisitatzeko. Atetik begiratu eta bere barrak erakarri egiten zaitu. Konturatzen zarenerako, nahigabe, pintxoen aukera bikain baten aurrean zaude, gozatzeko prest. Zailean bakarra aukeratzea izaten da. Zeruko tabernan gaude eta gastronomia esperientzia ahaztezin bat bizitzeko prest gaude.

33 urte daramatza zabalik Zerukok, bertakoak eta bisitariak bere sukaldaritzarekin gozarazten. 1982 ireki zituzten tabernako ateak lehendabizikoz Felix eta Perfek, Joxean eta Marili Calvoren gurasoek. Gaur egun anai-arrebak dira arduradunak, eta Zeruko pintxoaren erreferentzia izaten laguntzen dutenak, ez soilik Donostian, ez, baita Euskal Herri osoan ere.

Zerukoko protagonista nagusi ditugu pintxoak, baina ez dute albo batera uzten euskal sukaldaritza tradizionala, etxeko sukaldaritza, non bertako eta denboraldiko produktuek duten protagonismo nagusia. Miniaturazko sukaldaritzatik haratago gure gastronomiaren ano eta plater bikainak dastatzeko aukera dugu, besteak beste, txuleta, azpizuna, entrekula, metalizaturiko orburua, pularda edo Gernikako piperrak.

Barran aurkituko ditugu pintxoen artean aipatzekoak dira: pikua hirugiharra eta rukularekin; tetilla gazta frijitua tomate gozoarekin; ahuntza gazta karamelizaturiko foie eta sagarrarekin; sukaldaritza tradizionalaren basotxoak, hala nola, ajoarrieroa, txipiroiak tintan, bakailaoa pil-pilean, marmitakoa hegaluzearen denboraldian, edo hegaluzea tipularekin; edo ketutako produktuekin eginiko pintxoak, etxean ketutako izokina, bakailaoa, sardina, angila edo antxoarekin eginikoak.

Zerukon bada izar bat, arrakasta gehien izaten duen pintxo bat: “Hoguera de bacalao”, karamelizaturiko tipula inarri bat, saltsa berde krema eta perrexil perlak, ogi xerra bat, bakailaoa eta amaitzeko baserriko entsalada zuku eferbeszentea. Pintxo horrek hainbat sari irabazi ditu: Gipuzkoako txapelketa eta D’Pintxos-eko Arzak de Oro lehiaketako bakailao pintxo onenaren saria.

Kutixi hauekin batera aurkituko ditugu Pedro Ximenez kaneloia foie, ontto eta Idiazabal kurruskariarekin; bogavante tosta baratxuri muselina eta perrexilarekin (pintxoen ohiko prezioetatik kanpo dagoen pintxoa); txipiroia mango eta foierekin; tenperatura baxuan erretako txerrikumea mostaza saltsarekin; ardo beltzean gisaturiko masailak; txerri-hankak tenperatura baxuan plantxan; edo antxoa itxura duen ahate marinatuaren tranpantojoa.

Eta azkenburuko gisa, Bob Limon, limoia eta pasioaren fruituarekin eginiko tranpantojo bat; karamelizaturiko amaren arrozesnea; mamia; txokolat satelitea, txokolate bola bat yogur naturala eta txokolate zuriarekin eta txokolate beltz eta piña uztaiak, liofilizaturiko marrubi eta kokoarekin, hori guztia kakao eta peta-zeta lurraren gainean.

Irailak 13an ospatu zen Koxk! festan errezeta berri bat dastatzeko aukera izan zen, Tomatuna: hegalaburra eta piparra erabiltzen dituen donostiar pintxo ohikoaren tranpantojoa.

Gozatu dezagun Zeruko sukaldaritza “txikiaren” handitasunarekin. On egin!

Izena: Bar Zeruko

Helbidea: Pescadería 10 (Alde Zaharra-Donostia)

Telefonoa: 943423451

Jantokia: Bat 35 pertsonentzat

Itxi: Igande gaua eta astelehena

Salneurria: Pintxoen dastatze menua 35€