2014ko Mahasti-Jauna: Amets Arzallus

Iragan ostiralean, urtarrilka 17, San Anton egunarekin bat eginez aurkeztu zuen 2013ko uzta Getariako Txakolina Jatorrizko Izendapenak. Bertan, izendapenaren barruan dauden 29 upategien ekoizpenaren xehetasunak eman ziren.

Eguraldi onak jende asko erakarri zuen Getariara, eta egunean zehar 2000 txakolin botila eta Giroa, Harralde, Mahasti eta Taxco tabernek prestaturiko 800 pintxo ugari dastatu ziren. Aiatu behar da, lau taberna hauek parte hartu zutela pintxo lehiaketan eta saria Harraldek eraman zuen, pintxo orijinalenaren saria Giroak eraman zuen bitatean.

Euskadi Irratiko Kepa Iribarrek aurkeztu zuen ekitaldi nagusia. Sarrera baten ondoren, hitza, Ruth Mozo, Getariako Txakolina Jatorrizko Izendapenaren idazkariari eman zion. Honek, uzta berriaren datu esanguratsuenak azpimarratu zituen:

- Jatorrizko Izendapenaren barruan dauden upategien kopurua 29 upategira igo da, Gipuzkoa osoan zehar horrela banaturik daudenak: 2 Aian, 1 Alkizan, 1 Arrasaten, 1 Deban, 12 Getarian, 1 Hondarribian, 1 Mutrikun, 1 Olaberrian, 1 Oñatin, 1 Orion eta 7 Zarautzen.

- txakolinaren ekoizpen guztia upategian bertan egiten da, upategietako jabeak arduratzen direlarik mahastiak eta mahatsa ekoiztetik, produktua merkaturatzerainoko prozesu guztiaz.

- 2013an 1.500.000 kilo mahats ekoiztu dira, 1.250.000 txakolin botila egin direlarik. 2012ko uztarekin alderatuta, %55 gutxiago ekoiztu da aurten, batez ere udaberri euritsu eta hotz baten ondorioz, landarean loraldian eraginez. Mahatsa, kalitate onekoa izan da eta aurreko uztarekin alderatuta, graduazio puntu altuagokoa, batez ere tenperatura altu eta euri gutxiko uda eta udazken hasiera baten ondorioz.

- 2013ko Getariako Txakolinak fruitu gustu handia, kolore berde arina eta garaztasun puntua ditu. Batez-beste 11,5ºko graduazioa du.

- Ekoizpenaren %97a txakolin txuria izan da eta %3a gorria eta beltza.

Ruth Mozoren azalpenen ondoren, Getariako Txakolina Jatorrizko Izendapenaren lehendakari, Jose Ignazio Manterolak, Mahasti-Jaun saria eman zion Amets Arzallus bertsolariari eta 2013ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako txapeldunari, txapeldun handi eta bertsolaritzaren uzta berriaren ordezkari bikaina. Ametsek esker bertsoa kantatu zuen, bertaratutako guztiak hunkiaraziz.

Sari-emate ekitaldiaren ondoren, urteroko legez, topa egiteko ordua iritsi zen, eta aurtengoan ardura Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua Arantza Tapiak izan zuen. Berarekin batera eszenatokian bildu ziren, Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea; Peli Manterola, Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria; Jon Peli Uriguen Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Diputatua; Nikanor Lertxundi, Getariako alkatea; Getariako Txakolinaren Jatorrizko Izendapenaren 25 upategitako ordezkariak.

Ekitaldiari amaiera, Andoni Egaña eta Sebastian Lizasok eman zioten, bertso bana kantatuta.