3 Pintxo Txapela Ibilbidea

Hamar egunetan zehar, Bilboko Parte Zaharra miniaturazko sukaldaritzaren munduko epizentru bihurtu da. Bilboko txoko ezagun horretako 36 ostalaritza establezimenduk parte hartzen ari dira Parte Zaharreko 3 Pintxo Txapela Ibilbidea, ekainaren 19tik, 28ra ospatzen ari dena.

Edizio hau bi sukaldari famatu eta handien babesa dauka: Aitor Elizegi, Bascook jatetxeko sukaldaria, eta Oscar Calleja, Annua jatetxeko sukaldaria, Michelin Izar bat duena. Lehenengo egunean, inaugurazioan, Ibilbidean parte hartzen duten taberna eta jatetxeak bisitatu zituzten gertutik ezagutzeko ekimenerako espreski prestatu eta sortutako gastronomia sorkuntzak.

Ekimena Estrella Damm garagardo markak antolatzen du eta gastronosfera.com, Parte Zaharreko Merkatarien Elkartea, Galdakaoko Ostalaritza Eskola, Palacio de Luces Hotela eta Senda Vivaren babesa dauka.

Ibilbidea ospatzen ari den bitartean, pintxoek bikain ordezkatzen duten miniaturazko sukaldaritzaren artearen zaletu guztiek establezimenduak bisitatu eta miniaturazko kutixi horiek dastatzeko aukera izango dute 2,50€tan, Estrella Damm garagardo botilatxo baten konpainian.

Gehigarri gisa, pintxoak dastatzen dituzten bilbotar eta bisitari guztiek euren gustokoenaren aldeko bozka eman eta zozketa batean parte hartzeko aukera izango dute. Horretarako, parte hartzen duen taberna eta jatetxe bakoitzean bozkatzeko urna aurkituko dute.

Pintxo irabazleak “Pintxo Popularraren” saria irabaziko du. Bere pintxo gustokoenaren aldeko bozka egiten duen pertsona guztien artean Senda Vivako Familia Pack bat zozketatuko da (2 gau hotelean, gosaria barne, eta sarrera parke tematikora 2 heldu eta 2 haurrentzat).

Beste alde batetik, Galdakaoko Ostalaritza Eskolako irakasleek osatutako epaimahai batek taberna eta jatetxe guztiak bisitatuko ditu, era anonimoan, ekintzak irauten dituen egunetan zehar, epaimahai horrek izango du 3. Bilboko Parte Zaharreko Pintxo Txapela Ibilbidearen irabazle profesionala aukeratzeko ardura.

Antolakuntzak publikoarentzako eskuragarri jartzen du, bai Ibilbidean parte hartzen duten taberna eta jatetxeetan, zein Bilboko turismo informazio guneetan, pintxo guztien irudiak eta parte hartzaileen irudiak, establezimenduak erraz aurkitu daitezkeen mapa, horien helbidea, eta bozketa popularra egiteko kupoia dituen gida.

Ekimenak bere aplikazio propioa du, Ibilbidearen informazio guztia eskaintzen duena, gastronosfera.co webgunetik zuzenean jaitsi daitekeena, bai Android aplikazioa zein Apple aplikazioa duten mugikorrentzat prestatua. gastronosfera.com-era Ibilbidearen informazio bila sartzen den oro Aitor Elizegiren Bascook jatetxean bi pertsonentzako afari baten zozketan sartuko da.

Parte Zaharreko Pintxo Txapela Ibilbidearen edizio berri honekin, publikoak jada onartua eta baloratua dena, Estrella Dammek bilboko ostalaritza sektorea bultzatzen eta babesten jarraitzen du.

Parte hartzen duten taberan eta jatetxeak:

EL CIERVO, TXOMIN BARULLO, CELTIC´S, KUKUSOAK, KIOSKO, ODDITY, RIO-OJA, ROTTERDAM, LAGO, YAMIKE, CLAUDIO, IRU-ANAI, PORTUBERRI, NAIKARI, ITURRI, BIKIAK, BASTE, AITXIAR, LA PEÑA ATHLETIC, BACAICOA, THE BEETLE BAR, CERVECERIA CASCO VIEJO, LA OLLA, URDIÑA, CHARLY, TABERNA PLAZA NUEVA, NEGRESCO, KOKKEN, PALACIO ARANA, BIKOTE, CON B DE BILBAO, KASKO, K2, JONEN ETXEA, SARKUE, BATXOKI BILBO ZAHARRA