Ahate-krepea eta oportso-saltsa

Tipuletako bat oso juliana finean mozten dugu eta zartagin batean jartzen ditugu su oso eztian, urre-kolore polit bat hartzen duten arte. Oportoa gehitu eta lurruntzen uzten dugu. Tipul apur bat gordetzen dugu krepeak betetzeko. Gainontzekoa xehetu eta saltsa prestatzen dugu. Sutan jartzen dugu, espuma kentzen joateko.

Ahate-konfitari haragi guztia ateratzen diogu, gehiegizko gantza kenduz. Zartaginean dugun tipula eta mahas-pasei gehitu eta krepeak betetzeko gordetzen dugu nahasketa.

Patatak egosi, ur gatzatuetan. Azala kendu eta nata eta gurin apur batekin nahasten ditugu, krema gatz puntuan jarriz. Gordetzen dugu.

Krepeak egiteko, osagai guztiak bete eta irabiagailu potean sartzen ditugu, xehetzeko. Zartagin bat hartu eta olio piska bat jartzen dugu bertan, gehigarria paperarekin kenduz. Zartagia ondo berotu dugunean, prestaturiko orea botako dugu pixkanaka-pixkanaka, krepe oso lodiak geratu ez daitezen saiatuz, ahalik eta finenak egiten saiatuko gara. Behin krepeak eginda, film-paperarekin estali eta gordeko ditugu.

Krepeak betetzen ditugu nahasketarekin eta labeko bandeja batean ipintzen ditugu, zerbitzatu aurretik berotzeko.

Aurkezterako orduan, patata-krema kokatuko dugu platerrean, horren gainean ahate-krepea eta gainetik botako dugu oporto-saltsa.

Osagaiak (4 pertsonentzat):

- 1 ahate-konfita
- 3 tipula
- Mahas-pasak
- 200gr irin
- 2 arrautza
- 350ml esne
- 15gr olio
- Gatza
- Oporto botila
- 2 patata
- Gurina