Ahate-magreta, ardo-saltsa eta patatak

Ardo-saltsa:

Barazkiak zatitu eta sutan jartzen ditugu. Behin eginak ditugula, ardoa gehitu eta egosten uzten ditugu barazkiak. Behin prest ditugula saltsa xehetzen dugu.

Patatak:

Patatak xerretan moztu eta su-eztian egiten dugu, zartagin batean, ekilore olioarekin.

Ahate-magreta:

Ahate-magreta plantxan prestatuko dugu. Gantzaren aldetik ondo egiten dugu eta haragiaren aldetik aldiz, haragia markatu besterik ez dugu egiten. Behin eginda, magreta plantxan uzten dugu, barruko zuku guztiak ondo egonkortzeko.

Aurkezpena:

Patatak kokatzen ditugu platerean, horren gainean, aurretik xerratutako magreta. Albo batean kokatzen dugu ardo-saltsa, magreta guztiz estali gabe. Azkenik, fruitu gorri batzuk kokatzen ditugu platera apaintzeko.

Osagaiak (4 pertsonentzat):

- 2 ahate-magret

- 2 patata

- Fruitu gorriak apaintzeko

Saltsarako:

- 2 tipula

- 3 azenario

- 2 piper berde

- 2 baratxuri ale

- 3 porru

- Ura

- Piperbeltza

- Pedro Ximenez ardoa