Tipula eta piper berdea oso dado finetan mozten ditugu, horretarako irabiagailuek dituzten kutxila berezien laguntzaz baliatu gaitezke.

Tipula piperminarekin sutan jarriz hasten gara, kazola baxu batean olio apur batekin.

Tipula ikusezin geratzen ari dela ohartzean, pipermina kendu eta piper berdea botatzen dugu kazolara, egiten utziz. Jarraian, baratxuriak gehitzen dizkiogu oso xerra finetan moztuak eta tomatea, zeinari aurrez azala eta pepitak kendu dizkiogun. Tomate saltsa erabiltzen badugu piper txorizeroarekin batera gehitzen diogu.

Beste alde batetik azala kentzen diogu bakailaoari.

Barazkiak ondo eginak ditugunean bakailaoaren azalak jarriko ditugu kazolan minutu gutxi batzuetan gelatina apur bat lortzeko. Gero atera eta bakailaoa sartzen dugu.

Kazola mugitzen goaz eta pixkanaka-pixkanaka joango dira bakaila laminak askatzen. Behin askatuta daudenean ajoarrieroa prest dugu. Amaitzeko gatz puntua ematen diogu platerrari.

Osagaiak (lau pertsonentzat):

- Tipula bat
- Piper berde ertain bat
- Baratxuriak
- Bi tomate edo tomate saltsaren bi koilarakada
- Piper txorizeroaren haragia
- 1 pipermin
- 1 kg bakailao