Alejandro Hestebeteak 1987an sortu zuen Rituerto familiak, gurasoek 60ko hamarkadan asi zuten lanari jarraipena emanez, hauek ondo egindako lanarekin gozatzen erakutsi zieten euren seme-alabei. Bide horretan, enpresa txorizo aartisauak egiten jarraitu du, enpresaren ezaugarri diren tradizioa, pazientzia eta lan ona alboratu gabe.

Alejandro Hestebeteak hiru markekin merkaturatzen dira: Alejandro, Magno eta Troncal. Produktu-sorta guztia egite prozesu natural batean dago oinarritua, kontserbagarri eta koloratzailerik gabe. Aurkezpenak egungo merkatuak dituen beharretara egokituak daude, produktu artisauaren zapore guztia mantenduz.

Merkatuak

Estatuko iparraldean arrakasta handia dute Alejandroren produktuek, bai denda-txikietan zein supermerkatu handietako batzuetan ere. Horretaz gain, Frantzia, Britainia Handia eta Danimarkara, hein handi batean, esportatzen dituzte euren produktuak.

Instalakuntzak

Alejandro Hestebeteaken instalakuntzak Logroñoko Cantabria Industriagunean daude kokatuak, 6000 m2-ko partzela batean. Bertan dute eraikia hiru altuerako eraikuntza, egite prozesu desberdinei egokitua. Lan-taldea prestakuntza altua duten 30 pertsonek osatzen dute. Enpresak E.B.-ren homologazioa du 1989az geroztik eta AENOR-en kalitate eta ingurugiro ziurtagiriak ditu.

Txerrien hazte askea

Treviño abereak hautatutako arrazen txerriak hazten jarduten den ustiategia dugu. Txerriak askatasunean eta elikadura naturalarekin zaintzen dira, horrela, Alejandro Hestebeteak errioxar enpresak egiten dituen txorizoetarako kalitate oso handiko haragia lortzen da. Ustiategi hori, txerrien hazkunde ia ahaztua erabiltzen du, animaliak askatasunean bizi dira, eta eremuak eskaintzen dizkien baliabide bejetalen bidez elikatzen dira. Elikadura zerealekin osatzen da: garagarra, garia eta artoa.

Txerriak hazteko duten askatasunak animalien ongizatea eta osasuna ziurtatzen du, elikadura osasungarri eta natural bat ziurtatzearekin batera.

Hazte prozesuak hamar hilabeteko iraupena du, dieta natural baten onurak ematen zaizkie txerriei eta baita kanpoan egiten den ariketaren onurak ere, amaierako produktuak behar dituen kalitate eta organoleptiko ezaugarrietan hobetzeko.

Osasun-sailak egiaztatutako ustiategia dugu, albaitari batek egunero kontrolatzen duena, bapateko prebentzio eta kontrola ziurtatzeko. Proiektu pilotu hori 20 hektarea baino gehiago dituen lur-eremu batean garatzen da, El Cortijon kokatua, lau parketan banatu da, eremuari ahalik eta probetxu gehien ateratzeko, albaitariaren lana errazteko, txerrien mugimendua errazteko eta abereei ahalik eta kalte gutxien eragiteko, ingurugiroaren sostengua ziurtatuz.

Parke bakoitza produkzio fase bati dago egokitua:

I PARKEA: bertara iristen dira ustiategira iritsi berri diren txerriak, bi hilabeteko adinarekin iritsi eta beste bi hilabetez izaten dira bertan. Babesgunea, tolbak eta edaritegiak ditu, produkzi fase honi bikain egokitzen zaizkionak. Okupatua dagoen denboraldiak dira: martxoaren 1tik, maiatzaren 1ra; eta irailaren 1tik, azaroaren 1ra. Urtearen gainontzeko hilabeteetan hustuta mantentzen da, lurrak atseden hartu eta berriro ere osatu dadin.

II PARKEA: txerriaren laugarren eta seigarren hilabete bitartean egoten dira bertan. Parkea ezin hobeto egokitzen hazte fase honek dituen beharretara. Babesgunea eta perimetroa inguratzen dituen hesia daude. Okupatua dagoen denboraldiak dira: maiatzaren 1tik, uztailaren 1ra; eta azaroaren 1tik, urtarrilaren 1ra.

III PARKEA: mantentze fasea, txerriak zortzi hilabete betetzen dituen arte, elikadura parkeko masa bejetalera bideratzen da. Animaliek, aurreko parkeko instalakuntza bera dute. Bertan pasatzen dituzten denboraldiak uztailaren 1tik, irailaren 1ra; eta urtarrilaren 1tik, martxoaren 1ra dira.

IV PARKEA: jakiaren amaierako fasea, animalia jakiarekin mantentzen da 10 hilabete betetzen dituen arte. Parke hau okupatzen den denboraldiak, irailaren 1tik, azaroaren 1ra; eta martxoaren 1tik, maiatzaren 1ra dira.

Txerri esplotazioaren ezaugarriak:

Eremua: 20 hektarea
Landaredia nagusia: artea eta abaritza
Arraza nagusia: Duroc
Urteko ekoizpena: 500 txerri-buru
Animalien bizi-denbora: 10 hilabete
Txerri bakoitzaren gutxigorabeherako pisua: 150 kg
Elikadura gehigarria: Zerealak (garia, garagarra eta artoa)