Piper berdea eta piper gorria erre. Pausatzen utzi eta azala kendu. Honen ondoren antxoa marinatuko dugu.

Txigortutako ogi-xerra baten gainean ezarri piper bakoitzetik 2 zerrenda eta antxoak gehitu. Pintxoa tipula eta tomate pure batekin apainduko dugu.

Osagaiak:

- Pikillo-piperra
- Piper berdea
- Antxoa marinatua
- Antxoa gazitua
- Tipula
- Tomatea