Astez aste, larunbatetik larunbatera, sukaldaritza esperientzia bikain bat bizitzeko txokoak ezagutarazteko gure erronka horretan, herri, taberna eta jatetxe asko bisitatu eta ezagutzen ditugu, eta bazen denbora ez ginela Zubietara gerturatzen, Araetako jantoki zabaletako batean esertzeko, eta hori ezustekoa hartu duguna gure azken bisitan.

Inguruneko historiko eta gastronomia erreferentzietako bat da, 1992az geroztik darama bertara gerturatu garen gipuzkoar eta bisitari askoren sabelak goxatzen. Baina iazko uztailetik, bere ibilbide arrakastatsuan beste urrats bat eman du, jabez aldatuta, zeintzuek dekorazio eta estilo berezi bat eman dioten, berezkoa, erakargarria, lotzen zaituen horietarikoa, itzultzen laguntzen dizuten horietarikoa, baina hori guztia berezkotasuna galdu gabe, Araetan da eta izaten jarraituko du: gure gastronomiaren onenarekin gozatzeko sagardotegia.

Joseba eta Xabier Aranburu dira Araeta Sagardotegiaren jabe berriak. Eskuernagako (Arabar Errioxa) Hotel Viurako jabeak ere badira eta sagardotegiari hotelaren antzeko barneko diseinua eman diote, mimo eta xehetasun handiz diseinatua izan da. Jatetxearen zuzendaritza Susana Cardarelliren eskuetan dago, Urko Urionabarrenetxea marketinaz arduratzen den bitartean. Sukaldaritza arloan nagusia Juan Carlos Ferrando dugu, txef exekutibo eta sukaldaritza aholkularia, Hotel Viuraren ardura ere darama.

Nahiz eta jabez aldatu Araeta Sagardotegia berezkotasuna eta izaera mantentzen jarraitzen, sagardo onaz lagundutako sagardotegi menu bikain bat dastatzeko sagardotegia izaten jarraitzen du, baina ideiari eta kontzeptuari buelta eman eta horren inguruan ideia berri bat sortu dute, euren sukaldaritza eskaintza kultur-agenda batekin osatuz, non urte osoan zehar, larunbatetan, afari tematikoak edo musika taldeak izango dira, ikuskizun desberdinak gure bisita festa batean bihurtzeko, gastronomiatik haratago erreferentzia izan nahi dute.

Araetan gure gastronomiaren onenarekin gozatzeko aukera izango dugu era eta modu desberdinetan, sagardotegi girotik hasita non sagardotegietako ohiko menua eskaintzen diguten, etxeko mokadutxoa, bakailao tortila, bakailao frijitua piper berdeekin, idi txuletoia parrilan eta gazta, irasagarra eta intxaur azkenburukoa. Hori guztia Araeta sagardoa botilan bustita. Sagarrondoz beteriko bost hektarea dituzte eta espero dute 2016rako euren sagardo propioa txotxetik zuzenean eskaintzea.

Beste alde batetik sukaldaritza informalago bat dastatzeko aukera izango dugu bere terrazan, eguraldi ona eta sukaldaritza onarekin gozatzeko leku aparta, eta tabernan, pintxo, ano, ogitarteko, plater konbinatu eta hanburgesek osatzen duten eskaintza zabal batean oinarrituta. Astean zehar pintxo tradizionalak topatuko ditugu, hala nola, kroketak, tortila edo hegaluze mokadutxoa antxoarekin, horiei astebukaeretan gauza bereziak batzen zaizkie. Aipagarrienen artean dugu “Luismi” Araeta hanburgesa berezia, Luismiren haragiarekin eginiko hanburgesa gazta, tipula karamelizatu, letxuga, tomate, hirugihar eta arrautzarekin.

Baina Araetan denon gustagarri izango diren menuak prestatzen dituzte, kuriosoa da nola asteko egun bakoitzean, astelehenetik ostiralera, menu desberdin bat aurkezten diguten, non lehenengo eta bigarrenen bost platerren eskaintza aldatu egiten duten. Plater tradizionalak osatzen duten menuak dira non produktu bakoitzaren denboraldia errespetatzen duten egunero sukaldetik ateratzen dituzten prestaketa bereziak sortzeko.

Eguneko menua, asteburuko menuarengatik aldatzen dute, zaintzen duten menua, non sarrerako mokadutxoa eskaintzen duten, bi sarrerako finko, momentu hauetan konfitaturiko pikilo piperren pudina kantauriko antxoaren moussearekin eta muskuilu eta otarrainxka arroz krematsua, eta gero arrain edo haragi bat aukeratzeko bakailaoa pil-pilean edo behi zaharreko entrekota parrilan patata frijituekin, eta gazta-tarta fruitu gorriekin amaitzeko.

Eta horrekin nahikoa izango ze bagenu ikutu berezi bezain interesgarria duten edozein jantokitan eseri eta karta bikain batekin gozatzeko aukera izango dugu, non Araetako sukaldaritzako eta produktuaren berezkotasuna eta izaera mantentzen duten Bertan aurkituko ditugun platerren artean ditugu: bakailao entsalada, arroz saldatsua, barazki erreak, bakailao frijitua, zapoa parrilan, txuletoia, gisaturiko masailak, esne frijitua eta gazta-tarta. Kutixi horiei guztiei gehitzen zaizkie eguneko proposamenak merkatuak momentuan eskaintzen duenaren arabera aldatzen doazenak.

Araetan gainera hainbat aukera desberdin eskaintzen dizkigute esperientzia ahaztezin bat bizi dezagu bertan, besteak beste, haurrentzako parkea, chill out gunea, etxeko txikienentzako animazioa, besteak beste.

Gerturatu ezagutzera eta gozatu Araeta Sagardotegian. On egin!

Izena: Araeta Sagardotegia

Helbidea: Arbitza Bidea 22 (Zubieta-Donostia)

Telefonoa: 943362049

Jantokia: Taberna eta terraza 100 pertsonentzat / Bost 400 pertsonentzat

Itxi: Taberna: inoiz / Jatetxea: igandetik ostegunerako gauak

Salneurria: Eguneko menua 15€ / Asteburuko menua 27€ / Sagardotegi menua 35€ / Karta 30-40€