bM Supermerkatuak egunak daramatza urteko ardoak bere urtean kontsumitzeko beharra bultzatu eta azpimarratzen duen kanpaina batean murgilduta. Horretarako jarri dute martxan Ardoaren Stock Azoka, Euskal Herriko, Nafarroako, Errioxak eta Kantabriako BM Supermerkatu guztietan. Kanpaina berri honetan 125 upategi desberdinetatik ekarritako 23.500 ardo botila (txuria, gorria eta beltza) jarri dira salgai, horiek guztiak %20ko deskontu batekin.

Bide horretan, BM Supermerkatuak ardo ezagun eta onak prezio merkeetan eskuratzeko aukera eskaintzen digu, eta aldi berean, ekintza horren bitartez bere upategia urte berriko ardoekin berritzea lortzen dute, horretarako aurreko ardoak baztertzeko beharrik gabe. Eskaintzan dauden produktuak okasiorako bereziki diseinaturiko etiketa batekin seinalizatuak daude.

Ardoaren Stock Azokan espainiar Estatuko Jatorri Izendapen gehienetako ardoak topaatuko ditugu: Rioja, Navarra, Ribera del Duero, Tierra de Castilla, Aguja, Lambrusco, Txakoli, Rueda, Rias Baixas, Albariño eta Chardonnay. Aukeraketa bikaina prezio ezinhobea, badakizue gerturatu BM Supermerkatuetara eta gozatu urteko ardorik onenekin.

Stock Azoka BM Supermerkatuek ardo eta upategi onaren aldeko apostuan beste ekintza bat besterik ez da. Beti izan dute helburu euren bezeroei ardo sorta berezi eta onena eskaintzea. Bere upategietan ardo sorta ederra aurkitu daiteke, bakoitzak gehien gustatzen zaion ardoa aurkitu eta momentu bakoitzerako aproposena dena topatu dezan. Eskaintzan dauden ardoez gain, upategiek 650 erreferentzietatik gora dituzte, Jatorrizko Izendapena duten ardo ondu, erreserba eta erreserba handien artean. Gure mugak ere zeharkatzen dituzte nazioarteko ardorik onenak eskainiz.