“Arroka” sardina: Nafarroako pintxorik onena

Asteartean eaten genizuen, asteazkenean Nafarroako XVI Pintxoaren Asteko finaleko epaimahai izateko ohorea izango genuela, Nafarroako Ostalaritza Enpresarien Elkartearen gonbitari esker. Goiz gastronomiko bikain batekin gozatzeko aukera izan genuen, Iruñeako Maisonnave Hotelean. Finaleko epaimaihaiko kideak honako hauek izan ginen:

- Joaquín Arbeloa, Nafarroako Ostalaritza Enpresarien Elkarteko, kafetegi eta tabernen arloko presidenteordea.
- Oraitz García Recondo, El Diario Vasco eta Gastrofestako kazetari gastronomikoa.
- Carlos Marañón,Iruñeako “elperolas” blogger gastronomikoa.
- Amaya Bezunartea, pintxoaren mundua ibilbide luzeko sukaldari profesionala.
- José Luis Herrera, Gazteluleku Elkarte Gastronomikoko kidea.
- Iosune Cantalejo, Nafarroako Unibertsitate Publikoko E.T.S.I.A.-ko Elikagaien Prozesuen Berrikuntza Graduko irakaslea.

- Mikel Moreno. Iruñeako Restaurante Burladeroko sukaldaria eta Nafarroako XVI Pintxoaren Asteko parte-hartzailea.

7 pertsona hauek dastatu zituzten finalera sailkatutako 12 pintxoak, aurre-epaimahaiak aurkeztutako 75 pintxoetatik aukeratutako 12ak. Hauek izan ziren finalera iritsitako pintxoak:

- Cafetería 7 del Siete: 7 del 7/2014
- Bistrot Catedral: Bistrot nº 5
- Café Niza: Thunnus
- Bar Baviera: Pintxo 14
- Restaurante El Merca’o: Txerri-eskuak, patata-krematsua eta arte kea
- Bar Restaurante El Álamo: Itzulera
- Bar Restaurante Ábaco: “Arroka” sardina
- Bar Zenón: A trote cuto
- Gastrobar Las Migas: Ketutako oilaskoa txerri-esku eta ganba apurrekin
- La Cocina de Álex Múgica: Bakailao tortila
- Bar Gaucho: Nafarroako Per Sé Gaizkata bi ehunduretan
- Bar Restaurante El Embrujo: Eskabetxetutako eperraren torrada kurruskaria

Bi ordu eta erdiko lanaren ostean, epaimahaiak argi izan zuen zein hiru pintxok eramango zituzten Urrezko, Zilarrezko eta Brontzezko sariak. Batez ere argi geratu zena txapelduna nor izango zen izan zen, beste guztien gainetik agertu zen; bigarren eta hirugarren sailkatuen arteko leiha orekatuagoa izan zen, batez ere, ordenari dagokionean, argi zegoen bi hauen artean egongo zirela bigarren eta hirugarren sailkatuak. Hau guztia esanda, hemen duzue Nafarroako XVI Pintxoaren Asteko sarituen zerrenda:

 

Nafarroako Ostalaritza Elkartearen URREZKO saria.
BAR RESTAURANTE ÁBACO: ”Arroka” sardina pintxoarengatik.

Epaimahaiak honako ezaugarriengatik aukeratu zuen pintxo hau txapelduntzat: xehetasunen zaintzarengatik; zaporeen lehertzearengatik; gozo, gazi, baratxuri, salmorejo, sardina, ogia, azukre-kotoiaren zapore nahasketa bikainarengatik. Mokadu bakoitzean festa bat da, ahoan garatzen doana. Pintxoa dastatzerakoan, isiltasuna nagusi egin da epaimahaiean, saria argi eta garbi zeinek eramango zuen argi utziz.

Nafarroako Ostalaritza Elkartearen ZILARREZKO saria::
CAFETERÍA 7 DEL SIETE: ”7 del 7/2014″ pintxoarengatik.

Epaimahaiak barrako pintxoaren berezko izaera gorde izana baloratu du: muskuilua, bere zaporeen nahasketa ausartarengatik.

Nafarroako Ostalaritza Elkartearen BRONTZEZKO saria::
BAR RESTAURANTE EL EMBRUJO: Eper eskabetedunaren torrada kurruskaria.

Epaimahaiaren ustetan, pintxoa teknikoki bikaina da, barran jateko beste bat, erosoa, gozoa eta eskabetxearen azidotasuna bikain zaindua.

Iruñeako Udalaren saria Ibilbide profesional onenari.
Iruñeako BAR EL KIOSKO

Iruñeako gastronomian egindako lan onarengatik, bere zerbitzuarengatik eta bere bikaintasunarengatik. Guzti hori, bere ibilbide oparoan islatzen da.

Ardoaren trataera eta zerbitzuari Marco Real saria

RONCESVALLES VINOS Y PINCHOS

Marco Real saria ardo-ezkontze onenari
RESTAURANTE EL MERCA’O: Txerri-eskuak, patata-krematsua eta arte-kea pintxoarengatik.

Keak, Marco Realen bilduma pribatuaren ardo elegantearen egur ikutuak indartu egiten ditu. Hori esanguratsua izan da saria emateko orduan.

Ahate produktuekin prestaturiko pintxo onenari Martiko saria:
CAFETERÍA DOÑA BLANCA: “Madame de la Terre” pintxoarengatik.

Nafarroako kalitatezko ziurtagiria duten produktuekin prestatutako pintxoari “Reyno Gourmet” saria:

BAR GAUCHO: Nafarroako Per Sé Gaztaka bi ehunduretan.

Pintxo osasungarriari saria
RESTAURANTE MOTECARLO: MONTECARLO pintxoarengatik

Nafarroako Unibertsitateko dietista eta nutrizionistek osatutako epaimahaiak honakoa adierazi zuen: gastronomia plazerrak ez du zertan osasunarekin borrokan aritu behar, hori argi geratzen da pintxo honetan. Denboraldiko barazki eta produktuen nagusitasunak, fibra, bitamina eta mineral iturri dira, besteak beste, antiherdoiltze ezaugarriak ematen dizkiote. Hauekin batera, kalitate altuko proteinak ditu, eta grasaren presentzia, kalitatez eta kantitatez oso urria da.

Teknologia berrikuntzari saria

RESTAURANTE EL MERCA’O: Txerri-eskuak, patata krematsua eta arte-kea pintxoarengatik.

Epaimahaiak sukaldeko-teknika ezberdinen erabilera goraipatu du. Hauekin, ehundura, usain eta zaporeen nahasketa ordenatua eskuratu dute. Arte-kea mantentzeko erabilitako esferak, aurkezpenari ikutu berezia ematen zion, pintxo erakargarri eta ikusgarria lortzen delarik.

Pintxo herrikoiari saria:

Sari hau, bezeroek ematen dute sms edo semanadelpincho.es webgunean bozkatuz.
Sari hau jaso du…
Tafallako BAR NUEVO HOSTAL: “Uno en dos” pintxoarengatik.

“Gazteluleku” saria: Iñaki Andradas (Cafetería 7 del 7): Bere sukaldeko lan bikainarengatik.

Bezeroaren arretari zerbitzua eta kalitateari saria: LA SALA BAR-RESTAURANTE.

Bere zerbitzu bikain eta bezeroaren arretan garrantzitsuak xehetasunak zaintzeagatik.

Hau guztia esanda, Nafarroako Ostalaritza Enpresarien Elkarteari eskerrak ematea besterik ez zait geratzen, Nafarroako gastronomiarentzat hain garrantzitsua den egun honetan parte hartzeko aukera emateagatik. Honetaz gain, epaimahaia osatu zuten beste sei pertsonei eskerrak eman nahi dizkiegu ere, besoak zabalik jaso gintuzten eta plazerra izan zen beraiekin goiz gastronomiko bikain honekin gozatzea. Nafarroako XVII Pintxoaren Astean ikusiko dugu elkar!