Barazkiz beteriko hostorea

Izoztutako hostorearen hautua egiten badugu, lehenik eta begin, hostorea desizoztu.

Martxan jartzen gara tipula eta baratxuria kazola batean jarriz. Tipula ondo goxatua dugunean, gainontzeko barazki guztiak gehitu, dadotan moztuak, nahasketa guztia ondo eginaz, barazkiak goxatuak dauden arte.

Behin barazkiak goxotuta, soja eta piperrautsa gehitu, sutik atera eta gorde egiten ditugu.

Behin barazkiak prest ditugunean, hostorea lantzen hasten gara, arrabolarekin luzatuz eta irinarekin. Behin ondo luzatuta, barazkiak kokatzen ditugu erdigunean, gero hostorea itxi eta arrautzaz margotzeko.

Barazki-hostorea prest dugunean, labean sartu 180ºC-tara, ondo gorritua geratzen den arte.

Martaren aholkuak:

Hostorea laguntzeko erabili ditzakezue etxean eginiko tomate saltsa bat, entsalada bat, txinatar saltsaren bat edo norberari gustatzen zaion saltsaren bat.

Nik barazki hauek jarri ditut, baian beti diodan bezala, imajinazioa jorratu eta gehien gustatzen zaizkizuenak jarri.

Soja jartzean, ez da beharrezkoa gatza botatzea. Soja gustatzen ez bazaizue, gatzarengatik ordezkatu eta listo.

Osagaiak:

- Hostorea (izoztua edo freskoa)
- Tipula
- Baratxuria
- Piper gorria
- Piper berdea
- Berenjena
- Kalabazina
- Txanpinoiak
- Olioa
- Arrautz irabiatua
- Piperrautsa
- Soja