Begihandi espiral betea

Tipulina fin fin moztu eta su eztian egiten dugu, ur pixka bat eta esnegain txorrotada gehitu, gutxitzen utzi eta irabiatu egiten dugu. Gorde.

Txipiroia lau zatitan mozten dugu eta plantxan jartzen ditugu bi aldeetatik, kolorea hartu arte. Txipiroi zatiak betetzen ditugu eta plantxan markatzen ditugu bete ditugun bi aldeetaatik kolorea hartu arte.

Platerean kokatzen dugu tipulin krema txipiroien saltsa beltzarekin eta biberoi baten laguntzarekin espiral bat egiten dugu. Gainean kokatzen dugu begihandia.

Osagaiak (lau unitate):

- Txipiroien tinta beltza

- Begihandi bat

Betetzeko:

- Piperrada

- Karratutxoetan moztutako ontto bat

- Begihandiaren hankak

Tipulin kremarako:

- Bost tipulina

- Esnegain likido txorrotada bat

- Ura

- Gatza